74. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira

“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Donostiako Zinemaldiak irailaren 18tik 26ra, topaldiaren 74. edizioan, ikusgai egongo diren Espainiako Estatuko ekoizpenak aurkeztu ditu gaur, ostiralarekin, Madrilen, tartean hainbat euskal pelikula.

Ekitaldi horretan “Sants” Mikel Gurrea (“Suro”, “Heltzear”) donostiar zinemagilearen film luzeak Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartuko duela iragarri dute eta, horrenbestez, Urrezko Maskorra eta jaialdiko gainerako sari nagusiak irabazteko lehian izango dela. Victoria Luengo eta Ariadna Gil aktoreak protagonista dituen pelikulak Bartzelonara itzuli den emakume baten istorioa du kontagai; ama zaindu behar duela, irudi erlijiosoak lapurtzen dituen talde batekin harremanetan hasiko da. 

"Sants" Mikel Gurrearen filma

Sail Ofizialean bertan, baina lehiatik kanpo, “Azken agurra” Koldo Almandozen (“Oreina”, “Sipo phantasma”) pelikularik berriena eta “Sacamantecas” David Perez Sañudoren ("Ane", "Azken erromantikoak") azken lana proiektatuko dituzte, euskarazko filmak biak ere.

“Azken agurra”k bere idazkari gaztearekin maitemintzen den ehorztetxe bateko jabearen, Iñigo Azpitartek gorpuzten duen anitheroi baten, istorioa kontatzen du. “Sacamantecas”ek, berriz, XIX. mendean Araban izua zabaldu zuen serieko hiltzaile ospetsuaren ingurukoak pantailaratzen ditu, Antonio de la Torre eta Patricia Lopez Arnaiz aktore taldean daudela. Bi proiektu hauek EITBren parte hartzea dute.

New Directors eta Zabaltegi-Tabakalera

Javier Giner barakaldar zuzendariak (“Yo, adicto”) “Esta soledad” bere lehen film luzea aurkeztuko du New Directors zinemagileen lehen edo bigarren film luzeak biltzen dituen Zinemaldiko sailean.

"Esta soledad" Javier Ginerren pelikula Irudian, Oriol Pla.

Bikote baten harremanaren amaieraz dihardu filmak, zaintzak eta prekarietateak zeharkatzen duten testuinguru batean.

Bestalde, Oskar Alegria nafar zinemagileak (“Emak bakia”, “Zumiriki”, “Zinzindurrunkarratz”) “Hamalau gau” EITBren euskarazko ekoizpena aurkeztuko du Zabaltegi Tabakalera atalean, “begirada eta forma berrien bila ari den zinema” biltzen duen sailean. Alegriak Jorge Oteizaren obrari begiratu dio lan horretan. 

Karatea eta rocka Belodromoan

Bestalde, Belodromoak “Karateka” Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako filmaren eta “Muguruza FM410 Tour” irundar musikariaren iazko bira arrakastatsuari buruzko dokumentalaren emanaldiak hartuko ditu; Fermin Muguruzaren lanak EITBren parte hartzea du.

"Muguruza FM 40 Tour"

Ugaritasuna

Euskal proposamenez haraindi, Javier Ruiz Caldera eta Roberto Bueso zuzendarien azken lanak, “Cinco minutos más” eta “El mal padre”, Sail Ofizialean lehiatuko dira, eta atal horretan egongo dira, lehiatik kanpo, “El castillo” (Sandra Romero eta Elena Martín Gimeno), “Bajañí” (Fernando Trueba) eta “Ruega por nosotras” (Daniel Monzón).

“El mal hijo”, Jaime Lorenterena, New Directoresen lehiatuko da, eta Los Javis zuzendari bikoteak Perlak sailean aurkeztuko du “La bola negra”, Cannesen arrakasta erdietsi ondoren. 

En Zabaltegi-Tabakalera se verán, además de lo nuevo de Oskar Alegria, “Dust. La serie del caminante: San Sebastián” (Tsai Ming-liang), “Jaleos” (Isaki Lacuesta), “Lejos de los árboles” (Meritxell Colell) y “Red Rocks / Les roches rouges” (Bruno Dumont), y en Horizontes Latinos “Cenizas en la boca” (Diego Luna), “Chicas tristes” (Fernanda Tovar), “El deshielo” (Manuela Martelli), “Moscas” (Fernando Eimbcke) y “Narciso” (Marcelo Martinessi).

Zabaltegi Tabakaleran, Oskar Alegriaren lanaz gain, “Dust. La serie del caminante: San Sebastián” (Tsai Ming-liang), “Jaleos” (Isaki Lacuesta), “Lejos de los árboles” (Meritxell Colell) eta “Red Rocks / Les roches rouges” (Bruno Dumont) ikusiko dira, eta Horizontes Latinosen “Cenizas en la boca” (Diego Luna), “Chicas tristes” (Fernanda Tovar), “El deshielo” (Manuela Martelli), “Moscas” (Fernando Eimbcke) eta “Narciso” (Marcelo Martinessi).

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV7967. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/09/2026.- La subdirectora del Zinemaldia, Maialen Beloki (i), posa junto al cineasta, Jaime Chávarri (2d), el escritor, Enrique Vila-Matas (c), el director de EQZE, Carlos Muguiro (d), y la responsable de Artxiboa, Irati Crespo (2i), durante la inauguración de la exposición 'Una actitud de defección. El gesto que cambió el rumbo del Festival de San Sebastián (1976)', con la que retrocede medio siglo para recordar cómo influyó en la democratización del certamen la retirada de 'El desencanto', la película de Jaime Chávarri sobre la familia Panero. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek

Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X