Ricardo Darin argentinar aktorea izango da Donostiako Zinemaldiaren ikurra
Ricardo Darín, Donostian. Argazkia: Efe.
Ricardo Darín argentinar aktore, ekoizle eta zuzendaria da Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko kartelaren protagonista; 2026ko irailaren 18tik 26ra bitartean egingo dute aurten zinema jaialdia.
Argentinar antzezlearen presentzia oso ohikoa da Zinemaldian, eta 2017an jaialdiaren ohorezko saria jaso zuen: Donostia saria. Haren filmografía ugarian ageri dira El aura; El hijo de la novia; El secreto de sus ojos; Nueve reinas; El mismo amor, la misma lluvia; Relatos salvajes; Truman eta 1985.
Wallijai donostiar estudioaren lana da posterra; 2024an Sebastián Arpesella argentinar argazkilari eta musikariak 2024an hartutako argazki batetik abiatuta osatu du collagea.
Argentinarraren aurretik, nazioarte mailako zortzi izar izan dira Zinemaldiko kartelaren protagonistak: Isabelle Huppert, Penélope Cruz, Willem Dafoe, Sigourney Weaver, Juliette Binoche, Javier Bardem, Cate Blanchett eta Marisa Paredes.
Estudio horrek berak egin ditu jaialdiko gainerako sailetako kartelak ere.
Donostia sari bat
Zinemaldiaren 74. edizioaren kartelen aurkezpen ekitaldia Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendariak eta Maialen Beloki haren ondorengoak gidatu dute. Urtarrilean hasiko da zuzendari lanetan Beloki.
Ekitaldian, Rebordinosek iragarri du aurtengo Zinemaldiko lehen Donostia sariduna zehaztuta dagoela eta gaur goizaldean bertan eman diela baiezkoa.
Zure interesekoa izan daiteke