Cannes, ispilu beltz murgiltzailean
Eta zeren bitartez sorgintzen gaituzte Carltonen Méliès aztiaren ondorengo sortzaile-teknologoek? Errealitate birtualarekin, errealitate areagotuarekin, erreala ez den errealitatearekin, errealitate mistoarekin, existitzen ez diren arren gure begi betaurrekodunen aurrean forma hartzen duten ikuskizun paregabeekin.
Datorren urtean, Cannesko Festival International du Filmek 80 urte beteko ditu. 50 izango ditu 2027an, nagusia ez izan arren, bigarren maila altukoa den Un Certain Regard sailak. Kosta Urdinean urtero egiten diren zeluloidezko Joko Olinpiko horiek biribiltzen dituzten beste bi topaketa ezinbesteko heldutasun oparora iritsiko dira hemendik 11 hilabetera. La Quinzaine des Cineastek 58. edizioari ekingo dio orduan; La Semaine de la Critiquek, aldiz, 66.ari. Bere kasa, matxino, libre eta probokatzaile diharduen ACID delakoak 35.era deituko gaitu, egoitza duen Alexandre XIII zinema jauregitxotik. ACID akronimoak zera esan nahi du: Association du Cinema Independant pour sa Diffusion, eta kafe baten inguruan dastatzen eta eztabaidatzen diren lanek segituan harrotzen dituzte Cannestik kanpo existitzen den mundu horren iskinak.
Begi bistakoa da, La Croisette pasealekuan eta harago, Cannes La Bocca auzo zoragarrian dagoen espazio-ontzi itxurako Cineum zinema gune erraldoian, eta zinemajaleek kudeaturiko Licorne saloitxo eroso eta deliziosan, irudizko proposamenak egiten dituzten sailak edadetu samar daude dagoeneko. Sasoi ederrean, hori bai; etorkizunari berari aurrea hartzeko kapaz direla nork ukatuko? Oraindik sortu gabe ere dagoen zinemaren berri zehatz eta zorrotza ez al digute ba aurten eskaini?
Ez, ez da adinkeria kontua. Xanpainez edo Pastisez ospatuko ditugu aipatu urtemuga horiek guztiak. Gainera, Veneziako Mostrarekin konparatuz gero, gazte irauten du Cannesek oraindino. Pentsa, 2027an 84 urte beteko ditu Lido ondoan eta Republica Serenissimako plazetan gertatzen den zinema festak.
Hala eta guztiz ere, hona hemen galdera zilegia: Ez al da Kosta Urdinean kasik jaio berria den sailik, ikus-entzunezko hautaketarik?
Hona hemen erantzun eztabaidaezina, bai. Datorren urtean, 4 urte baino ez du izango Inmersive Competition delakoak. 2024an, 1911n eraikitako Carlton hotel ospe handi handikoan hartu zuen aterpe tentazio futurista horrek. Harrezkero, urtez urte espazio handiagoa behar izan du. Eta espazio erreala irabazi izan du urtez urte Inmersive Competitionek.
Espazio fisikoa, metro karratu gehiago eta gehiago. Zertarako? Jendea ustekabean harrapatzeko, ohiko zinemara usatuak garenoi beste aukera infinitua, egun ia esploratu gabea dena, eskaintzeko.
Eta zeren bitartez sorgintzen gaituzte Carltonen Méliès aztiaren ondorengo sortzaile-teknologoek? Errealitate birtualarekin, errealitate areagotuarekin, erreala ez den errealitatearekin, errealitate mistoarekin, existitzen ez diren arren gure begi betaurrekodunen aurrean forma hartzen duten ikuskizun paregabeekin. Deep learningaren bitartez, gero eta adimentsuagoa den Adimen Artifizialarekin. Oraindik asmatu gabeko makinek sortutako soinuekin, eraginiko sentsaziorekin.
Carlton Hotelean zaude. Marmolezkoak dira hormak eta zu multibertsotan zehar zabiltza. Ez dago pantailarik eta, izatekotan, agian ez da erreala. Ez du inporta. Izan ere, datorren urtean lau beteko dituen sail honetan igual gauzatuko ez den mundu baten berri ematen dizute. Beraz, zer da errealitatea. Ez ote da unibertsoa bera alegiazkoa?
Erreferentziak, ordea, maiz dira klasikoak. Eta bertan aspaldiko lagunak aurkitzen ditugu. Seguru jakingo duzuela aurten Black Mirror Experiencek sari potoloa irabazi duela IC horretan. Bai, abiapuntua, erreferentea, hor duzue, ikusi/ukitu/bizi ohi dugun mundua dudatan jartzen duten telesail markaz fuerako horretan. Baina David Bardozek eta Damia Ferrandizek eraikitako espezimen fisiko-birtuala ez da ikustekoa, bizitzeko baizik. 60 minutuz barrenetan izango zara eta hor hartuko duzun erabaki bakoitzak eragin izango du. Kontakizunean? Ez, bizitzen eta biziko duzun esperientzian….
Inmersive Competition, The Black Mirror Experience… Aretoetan izango dugu inoiz? Sekula ez. Ez baita zinema. Zer da, orduan? Batek daki, baina, oraingoan, euskal esaera zaharrari buelta eman behar: izenik ez badu ere izana du. Euskaldunik ote den Ispilu beltzaren bestaldean? Nola ez, ba? El Hoyo, Hondar Ahoak eta Oier Plazaren Popel dokumental harrigarrirako musika idatzi izan duen Aitor Etxebarriak konposatu du hemen soinu banda siderala. Emozio handiz sortu ere, Black Mirroren zale amorratua baita.
Cannesko Zinemaldia
Aitor Etxebarriak musika jarri dio "The Black Mirror Experience" murgiltze-lanari
The Black Mirror Experience film espainiarra telesail ospetsuan oinarritutako murgiltze-lana da, eta Cannesko Zinemaldiko Immersive sail lehiakorreko sariaren bila dabil.
Lau urte beteko du 2027an Inmersive Competitionek eta hor ditugu jada hainbat euskaldun (Asier Landa, Aitor Fernandez Ispilu Beltz Esperientzian ibili dira teknikari, goi mailako artista) jaiotzear diren munduak esploratzeko prest eta presto.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.