Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Donostiako Zinemaldiak zazpi film luze berri gehitu ditu, astearte honetan, Sail Ofizialean, eta aurrez iragarritako bederatzi izenburuen zerrenda osatu du. Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian arituko diren nazioarteko apustu berriak hauek dira: Nicole Garciaren 7:40 ce matin-là/Milo, Maha Haradaren Muyou no Hito/In My Father’s Room, Pablo Larrainen Mis muertos tristes, Mike Leighen Tender Loving Care, Hans Petter Molanden Markens Grøde/Growth of the Soil, Benjamin Naishtaten Glaxo eta Yesim Ustaogluren Artakalan/What Remains.
Lan horiek jada baieztatuta zeuden hiru filmekin lehiatuko dira: Javier Ruiz Calderaren 5 minutos más, Roberto Buesoren El mal padre eta Mikel Gurrearen Sants ekoizpenekin, hain zuzen ere.
Sail Ofiziala osatzeko, lehiaketatik kanpoko proiekzio bereziak izango dira: Koldo Almandozen Azken agurra, Daniel Monzonen Ruega por nosotras, David Perez Sañudoren Sacamantecas eta Fernando Truebaren Bajañí, baita Carlos Torresen Más allá de la sociedad telesaila ere. Bestalde, Isabel Peñak eta Eduardo Villanuevak sortu eta idatzitako El castillo telesaila ere lehiaketatik kanpo proiektatuko da, Elena Martin Gimenok eta Sandra Romerok zuzenduta.
Astearte honetan ezagutzera eman diren lehiakide berrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
-
Mike Leigh britainiarrak 2024an Sail Ofizialean parte hartu zuen, Hard Truths lanarekin. Oraingoan, lehiaketara itzuliko da Tender Loving Care film luzearekin. Marion Bailey, Paul Jesson, Kate O’Flynn eta Alice Bailey Johnson protagonistak dituen lan honetan, zinemagileak mundu garaikidearen azterketa argia egiten du.
-
Hans Petter Moland zuzendari norvegiarra Kjærlighetens kjøtere/Zero Kelvin lanarekin lehiatu zen 1995ean Sail Ofizialean. Oraingoan, Norvegiako iparraldean girotutako Markens Grøde/Growth of the Soil filma aurkeztuko du; bikote baten maitasunak dituen erronken inguruan solasten da.
-
Benjamin Naishtat argentinarrak Donostian 2018an eta 2023an hainbat sari lortu zituen, Urrezko Maskorra eskuratzen saiatuko da oraingoan Glaxo lanarekin. Hernan Ronsinoren izenburu bereko eleberrian oinarrituta idatzitako gidoia da. Lali Esposito, Marcelo Subiotto eta Esteban Bigliardi aktoreek antzeztua, istorioa 1957an kokatzen da, Argentinako herri lasai batean.
-
Yesim Ustaoglu zuzendari turkiarrak 2008an La caja de Pandora lanarekin film onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen, eta Artakalan/What Remains lanarekin itzuliko da. Poeta baten barne-bidaia kontatzen du.
-
Nicole Garciak (Oran, 1946) 7:40 ce matin-là/Milo estreinatuko du. Espetxetik ateratzen den emakume baten inguruan hitz egiten du. Theodore Pellerin eta Marion Cotillard Donostia Sariaren irabazleak agertzen dira filmean.
-
Maha Harada idazle eta gidoilari japoniarrak Muyou no Hito/In My Father 's Room, An Unnecessary Man eleberrian oinarritutako gidoiarekin egin du debuta zuzendari gisa. Museo bateko langile batek bere aita zenduaren gela zaharreko giltza misteriotsu bat jasotzen duenean hasten da filma.
-
Pablo Larrain txiletarrak Mis muertos tristes aurkeztuko du, Mariana Enriquezen obran oinarritutako eta Mercedes Moran, Dolores Fonzi eta Carolina Alvarez protagonista dituen film luze gisa proiektatuko den telesaila.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.