Zinemaren Jaia, Hegoaldeko zinema aretoetan bueltan
Ekainaren 8tik 11ra, 3,5 eurokoa izango da zinemarako sarreren prezioa. Ipar Euskal Herrian, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren filma da ikusgai dagoen tituluetako bat.
ICAA Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuak, Espainiako Zinemen Federazioak eta Fedicine Zinema Banatzaileen Espainiako Federazioak Zinemaren Jaiaren beste edizio bat antolatu dute, ekainaren 8tik 11ra bitartean.
Lau egun horietan, 3,5 euroan egongo dira zinemarako sarrerak, ekimenari atxikitako aretoetako leihatiletan.
Deskontu horren onuradunek aretoetan ikusi ahal izango dituzte, besteak beste, Arantxa Echevarría bilbotarraren Cada día nace un listo, Backrooms, The Drama, He-Man eta Unibertsoko Jaunak, Scary Movie eta The Mandalorian and Grogu.
Iparraldeko zinemetan, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era iritsiko da, 5 euroko sarrerekin.
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da