Chivitek Foru Hobekuntzaren erreforman euskara berezko hizkuntza gisa aitortzea proposatu du
Nafarroako presidenteak proposamen hori defendatuko du Foru Hobekuntzaren erreforman, eta hizkuntza hezkuntzatik, aniztasunetik eta ezagutzatik lantzearen aldeko apustua egingo du, eztabaida politikotik urrun.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko lege organikoa (Foru Hobekuntzaren Legea) eguneratzean euskara "berezko hizkuntza" gisa aitortzea proposatuko duela iragarri du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, Parlamentuan.
Chivitek Foru Hobekuntza gaurkotzea aztertzen ari den lantaldean egingo duen hurrengo agerraldian aurkeztuko du proposamena, eta adierazi du sinetsita dagoela "euskarak agian konnotazio sozialak baino gehiago politikoak zituen aroa gainditu" egin dugula gizarte gisa.
Presidenteak uste du egungo egoerara "hein handi batean, publikotasunetik abiatutako ikuspegi bati esker" iritsi dela, "sozializatzea, euskara hurbiltzea eta, batez ere, ikaskuntzaren bidez, Nafarroako biztanle guztiei helaraztea helburu izan duena, bizi den lekua kontuan hartu gabe, behartu gabe eta inposatu gabe".
Chivitek joan den asteburuan Iruñean "euskaraz bizitzeko benetako baldintzak" eskatzeko egin zen manifestazioari buruz hitz egin du, eta "ezagutza unibertsalizatzeaz" mintzatu da. Horren harira, lehendakariak adierazi du hori dela, hain zuzen ere, "hizkuntzaren sozializazioan aurrera egiteko gakoa".
Halaber, Maria Chivitek defendatu duenez, "euskara aniztasunetik ulertu behar da, giltzarri garrantzitsua baita Nafarroako gizarte osoarekin konektatzeko, gizarte hori ere plurala baita, eta nafar guztiok berezkoa dugun hizkuntza horren parte izatearen sentimenduan aintzat hartu eta sartu behar baita".
Euskara eta hezkuntza
Gobernuburuak nabarmendu duenez, "euskarak erabateko normaltasuna bizi du bizikidetzaren esparruan, eta hori, ziurrenik, faktore asko dituen bilakaeraren ondorio da ".
Faktore horietako bat, Chiviteren ustez, "hezkuntzak euskararen esparruan izan duen eta duen papera da". "D eredua Erkidego osora eta, bereziki, eremu ez-euskaldunera hedatzeak ahalbidetu du herritar guztiei hizkuntzaren ezagutza eskuragarri jartzea, bizi den tokia edozein dela ere. 2020/2021 ikasturtetik D ereduko unitateak ezarri ditugu Mendigorrian, Larragan, Lezkairun, Aibarren eta Faltzesen", adierazi du, besteak beste.
Era berean, "2015. urteaz geroztik D eredua ezarri duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzak" nabarmendu ditu, "bereziki eskola txikiak baitira, landa-eremuan, eremu mistoan eta ez-euskaldunean daudenak".
Maria Chivitek adierazi duenez, "hurbilketa hori da egokiena, Nafarroako gizarte osoak euskara hizkuntza propiotzat hartzea nahi badugu, eta ez tresna politikotzat".
Chivitek adierazi duenez, "ikuspegi hori, ezagutzarena, funtsezkoa izaten ari da euskarak onarpen soziala izan dezan, baita historikoki hizkuntza horrekin harremanik edo loturarik izan ez duten herrietan ere".
Ainhoa Unzu PSNren bozeramaileak adierazi duenez, talde sozialistak bat egin du presidentearen iragarpenarekin, euskara ez delako "ideologia jakin batena" eta ez delako "Nafarroako zati baten ondarea". "Gure erkidegoko berezko hizkuntza gisa ulertu behar dugu, eta horregatik ulertu behar da elkargune, ezagutza eta ondare partekatuko elementu gisa", defendatu du.
Zein da euskararen egungo estatusa Nafarroan?
Autonomia estatutu gisa funtzionatzen duen Foru Hobekuntzak dio gaztelania dela Nafarroako hizkuntza ofiziala, eta euskara "hizkuntza ofiziala" izango dela "eremu euskaldunetan".
1986ko Euskararen Foru Legeak, ordea, "gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak" direla ezartzen du, eta Foru Hobekuntzaren 9. artikulura jotzen du, bertan jasotzen baita zonifikazioa.
Nafarroako legedian, beraz, euskara berezko hizkuntza gisa onartuta dago, eta Chiviteren proposamenaren helburua estatus hori Nafarroako oinarrizko lege organikoan sartzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.