Euskarak bizi duen "larrialdiaren" aurrean "biziberritze ziklo berri bat" beharrezkoa dela aldarrikatu du Kontseiluak Iruñean
Manifestazioa hiru zutabetan zatitu dute, eta Askatasun Plazatik atera den zutabean hainbat ordezkari politikok hartu dute parte: Ana Ollo Euskara kontseilariak, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta EH Bilduko eta Geroa Baiko parlamentariek, besteak beste.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta mobilizazio jendetsua egin dute Iruñean gaur, larunbatarekin. Hiru zutabetan banatuta abiatu dira manifestariak, 17:00ak jota, "euskaraz bizitzeko dugun eskubidea" aldarrikatzeko eta "euskararen berpizkunde berri bat" bultzatzeko.
Horrela, Runa parketik atera den taldeak Azterketak Euskaraz kolektiboko ordezkariak izan ditu ibilbidean gidari. Horiek galdegin dute "Batxilergoa euskaraz egiteko eskubidea, Euskal Herria euskaldun eta euskaltzale bat eraikitzeko bidean".
Antoniutti parketik irten den martxan, berriz, Batuz Aldatu taldearen ordezkaritzak eraman du pankarta. Pregoian, ordezkari politikoek euskararen garapeanean duten "arduran" egin dute azpimarra. Ildo horretan, eskatu diete "hizkuntza politikak aldatzea".
Azkenik, Askatasunaren Plazatik atera den zutabean, euskarazko eduki sortzaileak izan ditu protagonista. Horiek ere "oinarrizkotzat" jo dute euskarak sarean bere lekua izatea. Bide horretatik, nabarmendu dute "erronka nagusia" dela euskarazko edukiek beste hizkuntza batzuetan sortutako edukiek duten bezainbesteko "presentzia eta indarra" lortzea.
Askatasun Plazatik abiatutako zutabean hainbat ordezkari politikok parte hartu dute, hala nola Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta EH Bilduko eta Geroa Baikoparlamentariek.
Leku horietako bakoitzean pregoiak irakurri dira, eta, txupinazo bana bota ondoren, zutabeek jai giroan ekin diote ibilbideari, Gazteluko plazan denek bat egin arte. Ekitaldi nagusia bertan egin da.
"Euskaraz bizitzeko behar dena" lelopean
"Euskaraz bizitzeko behar den guztia" leloa aukeratu dute gaurko hitzordurako, eta hiru zutabeek martxa hasi aurretik, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak hartu du hitza, kazetarien aurrean adierazteko "askotan herritarren esku uzten da euskaraz bizitzeko ahalegin hori, baina ikusten dugu minorizazio egoera bat dela".
"Egiturazko arazo baten aurrean gaude, arazo sozial sakon baten aurrean, eta euskaraz bizi ahal izateko benetako baldintzak behar ditugu. Baldintza horiek errealak izan behar dira, politikoak, sozialak, kulturalak eta materialak, gure hizkuntza eskubideei lotuta dauden helburuak lor ditzagun", nabarmendu du.
Lehen gakoa da Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna lortzea
Eskisabelen esanetan, ekosistema oso bat behar dela diogu, alegia, unibertso oso bat, "baina egia da gako batzuekin hasi beharra dagoela", eta "gako horien artean lehenesten da, Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea".
"Hori da sakontasunez garatu eta luze iraun dezaketen hizkuntza politikak edukitzeko modu bakarra, hau da, segurtasuna eta bermea erdiesteko bitarteko bakarra".
Bestalde, adierazi du hizkuntza politiketan "jauzi kualitatibo" bat emateko ordua ere badela, paradigma aldatu beharra dagoela, eta ez diogula euskararen zabalkundeari beldurrik izan behar.
"Hori guztia betetzeko, euskararen aldeko mugimendu aktibo, ireki, inklusibo eta plural bat behar dugu, sakoneko arazoa zein den ongo asko dakien mugimendu bat", erantsi du.
Erronka gisa jarri ditu hamar urtean 300.000 hiztun berri lortzea, gaur egungo euskalduntze erritmoa bikoiztea eta euskararen erabilera haztea.
Jai giroa, egun osoan zehar
Ekitaldiz eta festa giroz josita egon den aldarrikapen egunari amaiera emateko, dantzaldi jendetsua egin dute manifestari guztiek Gaztelu plazako kioskoaren inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.