Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Donostiako Zinemaldiak iragarri duenez, Werner Herzog zinemagileari Donostia Saria emango diote irailaren 18tik 26ra bitartean egingo den 74. edizioan. Horren ibilbidea zinema garaikidearen eragin handienetakotzat jotzen da, eta hura aitortzeko jasoko du saria zuzendariak irekiera-ekitaldian.
Omenaldiaz gain, Herzogek bere film berria aurkeztuko du Zinemaldian: Bucking Fastard. Veneziako Zinemaldian estreinatu ondoren iritsiko da Donostiara.
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktorea Alemaniako zinemaren figura esanguratsuenetako bat da, eta mende erdi baino gehiagoko filmografia du. Fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu, eta zazpigarren artearen historian arrasto sakona utzi duten lanak egin ditu.
Sari horrekin, Donostia Zinemaldiak izen berri bat gehitu dio Donostia saria jaso dutenen zerrendari. Ohorezko sari horrek munduko figura handi batek zinemagintzari egindako ekarpena nabamentzen du urtero.
"Bucking Fastard"
Herzogen azken lana Veneziako Zinemaldian lehiatuko da, eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian proiektatuko da, Kursaal Jauregian saria eman aurretik.
Rooney Mara, Kate Mara, Orlando Bloom eta Domhnall Gleeson ditu protagonista, eta bi ahizpa bikiren istorioa kontatzen du. Ahizpa bikiek erlazio bitxia dute: elkarrekin hitz egiten dute, gizon bera maite dute eta amets berberak partekatzen dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da