74. ZINEMALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak astearte honetan jarriko dira salgai

Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.

Itxiera galaren proiekzioa Belodromoan, iaz. Argazkia: Zinemaldia.

Astearte honetan, 10:00etan, salgai jarriko dituzte Donostiako 74. Zinemaldiko Belodromoko emanaldietarako sarrerak. Zinemaldia, aurten, irailaren 18tik 26ra bitartean ospatuko da. 

2.000 ikuslerentzako tokia du Belodromoak eta Zinemaldiko aretorik handiena den horrek hartuko ditu Karateka filmaren y Muguruza FM 40 Tour dokumentalaren mundu-estreinaldiak, bai eta Go!azen telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere. 

Hiru hitzordu handi horiei ohiko Kontzertu & Emanaldia, Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE Fundazioarekin batera antolatua, amaiera galaren emanaldia eta Ikastetxeak Belodromoan goizeko saioak gehitu behar zaizkie.

Bi mundu-estreinaldi eta Go!azen13

Asteleheneanirailak 21, 19:00etan, Karateka filma emango dute, Aritz Morenoren (Donostia, 1980) hirugarren film luzea. Andrea Ros, Patrick Criado eta Ernesto Alterio aktoreen parte-hartzea duen filmak Sandra Sanchezen istorioa kontatzen du. Sanchezek konbentzio guztiak hautsi zituen, eta karateko urrezko domina lortu zuen Joko Olinpikoetan, kata modalitatean, 39 urterekin.  

Irailaren 24an, osteguna, 19:00etan, Ander Merino Etxebestek (Donostia, 1995) eta Fermin Muguruzak (Irun, 1963) zuzendutako Muguruza FM 40 Tour lana ikusi ahal izango da. Muguruzaren azken bira musikalaren testuinguruan sortua, artistaren 40 urteko ibilbidea deskribatzen du: konpromisoa, erresistentzia kulturala eta identitate kolektibo bihurtutako abestiak. 

Ostiralean, irailak 25 , 18:30ean , Go!azen 13-ren txanda izango da. Itziar Gomez Sarasolak (Errenteria, 1964) pantaila erraldoira eta Belodromoko eszenatokira eramango du, berriz ere, haurrentzako eta gazteentzako saio hau. Telebistako film gisa jaio bazen ere, telesailak 13 denboraldi beteko ditu, eta horietako bakoitzean, uda berri bat erakutsiko du Basakabiko kanpamentuan. 

Belodromoko emanaldietarako sarreren prezioa 8,75 eurokoa da eta Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez erosi ahal izango dira. Saio bakoitzeko lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez; halaber, eragiketa bakarrean hamar sarrera edo gehiago erosten dituenari % 25eko deskontua aplikatuko zaio. Donostia Kulturako txartelarekin (leihatilan soilik) eta Kutxabankeko Gaztetxartelarekin ere aplikatuko dira deskontuak.

Soinu-bandak ikusteko saioa

Tradizioari eutsiz Kontzertu & Emanaldia saioari dagokionez, larunbatean izango da, irailak 19, 18:00etan. Ikuskizunak soinu banden interpretazio sinfonikoa eta horiek inspiratu zituzten filmen eszenen muntaketa batzen ditu.

Sarrera doakoa da, baina dagokion gonbidapena jaso beharko da. Gonbidapenak irailaren 12tik 18ra egongo dira eskuragarri Kursaaleko Donostia Zinemaldiaren informazio gunean, baita Donostia Turismoaren bulegoan (Ijentea, 1) eta kontzertuaren egunean bertan ere, Belodromoan bertan.

Zinema eta zientzia publiko gazteenarentzat

Azkenik, Belodromoa Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren goizeko agertokia ere izango da, 6 eta 11 urte bitarteko milaka umeri zinema eta zientzia lotzen dituen film baten proiekzioaz gozatzeko aukera ematen dien ekimena.

Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak batera antolatutako saio hauen helburua lurraldeko ikastetxeetako ikasleei zientziaren irudi positiboa ematea da, hiriak ikerketa zientifikoarekin duen lotura handia erakusteaz gain.

Saio hirukoitza, Zinemaldia ixteko

Gainera, ohi denez, Zinemaldiaren azken egunean, aurten hilaren 26an, larunbata, hiru emanaldi izango dira 18:00etatik aurrera: Perlak itxiko duen filmaren proiekzioa, itxiera ekitaldiaren zuzeneko emanaldia eta Sail Ofiziala itxiko duen filmaren proiekzioa. Saio honen prezioa 15 eurokoa izango da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X