Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Badira film oso txukunak, duinak, majoak, ustekabean harrapatzen zaituztenak, zinema eta narrazio ariketa interesgarriak... konturatu orduko aretoetatik desagertzen direnak. Malkoak eurian nola, asteazkeneko eguzkia zeruan nola, karteldegiaren zurrunbiloan, merkatuaren Maelstrom itsaslaster gupidagabean, ezabatzen direnak, disolbatu.
Motza, estua dute iraungitze-data, aita pontekorik gabeko pelikula horiek. Egiari zor, luzeagoa, zabalagoa dute kasik hilabete osoa irauten duten mami industrialek, bitan pasteurizatzen duten horiek, esnean eta hartzigarrietan izan daitezkeen bizi mota guztiak akabatzen bi aldiz pasteurizatu, bai.
Astebete eskasa eusten diote pantailari film jator horiek. Zazpi egun baino gehiagorik ez. Eta ez pentsa Euskal Herriko pantaila guztiak okupatu, bere egiten dutenik. Ez horixe. Spider-Manek edo Odiseok utzitako izkina batean aurkitzen dute bakar-bakarrik aterpe ezegonkorra, badaezpadako oso. Esan genezake kasik aretoetako jabe eta programatzaileen oneziaren, nahieraren eta karitatearen mende izaten direla beti.
Har dezagun, kasu, La ventana abierta. Zuzendaria, Ana Graciani, eskarmentu handiko emakumea da. Eskarmentu handikoa ikuskizunaren unibertsoan. Bai antzerkian, bai telebistan, bai zineman ere. Sortzailea izateaz gain, hezitzailea da. Baita zinemagintzako langilea ere. Albacetekoa, Andaluziako zinemarekiko atxikimendu sendoa du.
La ventana abierta-k Anak antzezle primerako bat izan du lagun, gurean ederki asko ezagutzen dugun Unax Ugalde gasteiztarra. Aitor Mazo, Patxo Telleria, Iñaki Elizalde, Helena Taberna edo Borja Cobeagarekin lan egiteaz gain, zeluloidezko mundu barrena ospe, fama eta aitortza markaz kanpokoa duten beste egile hainbatek aukeratu izan dute protagonista beren lanetan. Steven Soderberghek, esaterako. Roland Joffek, adibidez. Agustin Diaz Yanezek ere bai. Eta Italiako fantasiazko, beldurrezko, akziozko, misteriozko giallo genero arras maitatuaren mugarri izan den Dario Argentok berak hil hurren zegoela burutu zuen Dracula-rako aukeratu zuen...
La ventana abierta bermatzen, sostengatzen duten ekoiztetxeak ere ez dira hala moduzkoak. Bat aipatzeagatik La Claqueta ekarriko dugu hona. Zergatik? Ba, aitzakia ezin hobea dugulako. Izan ere, Donostiako Zinemaldian laster aurkeztuko den David Pérez Sañudoren Sacamantecas aurrera atera dute Olmo Figueredo eta Manuel H. Martín zinema zaurituek.
Interesgarria oso da La ventana abierta. Ederki jokatzen du kontakizunean pisu handia izango duen haizetearekin, itsaso harro eta zakarrarekin, herria eta bertakoak alerta ia gorrian jarriko dituzten fenomenoekin. Pelikula ondo, estilo handiz maneiatzen, gobernatzen du zuzendariak. Sekula argituko ez diren misterioak, isilpekoak, protagonistaren dudak, berarekin pantaila partekatzen duen neskatoa zertan dabilen inoiz ez dugu zehatz-mehatz ulertuko (ez dugu jakin nahi, ez dugu esplikaziorik nahi, benetan…). Are gutxiago entendituko dugu (zertarako?) Internet bidez aurkitutako maitalearen jokabidea... Emakume horren alabatxoa, aspalditik inork ikusi ez duena, inoiz bueltatzerakoan etxerako sarbide lukeen leiho ireki horrek, izenburuarenak, alegia, beldur epela eragiten du ikuslearengan, gozatzeko moduko ikara deliziosa.
Pelikula honetan parte hartzen duten guztiek ondo eta irmo eusten diote erronkari. Krudela da, baina merkatuaren legea eta ostegun hau izan du azken eguna pantailetan. Bilbon bilatu zuen abegi, Multizinetan, baina ekonomiaren arau basek kanporatu dute. Plataformetan edo auzo bateko kultur etxe batean aurkituz gero, aprobetxatu aukera. Aholku bera ematen dizuet aste honetan Barakaldon eta Gasteizen estreinatu duten Chema de la Peñaren Días de agosto-ren inguruan. Baietz zeluloidezko eguzki galdatan harrapatu!
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.
Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.
Danny Boylek bere garaiari zorrotz begiratuko dion Veneziako Mostra irekiko du
Gerren kolpea eta krisi klimatikoa Italiako jaialdiaren pantailetara lerratuko dira. Sail Ofizialean, Trainspottingen zuzendaria, Nani Morettik zuzendu duen euskal koprodukzio bat, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller eta Werner Herzog lehiatuko dira, besteak beste, baita May el-Toukhy danimarkar-egiptoarra eta Rachel Szor israeldarra ere. Bi emakume 21 pelikulatan.
Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu
Zinemaldiaren atak horrek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.
"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktore alemaniarrarekin bat egingo du Wattsek 74. edizioko Donostia sarien irabazleen zerrendan.