"Fjord" filmak irabazi du Canneseko Urrezko Palma eta 'bi Javiek', berriz, zuzendaritza onenaren saria
Cristian Mungiu errumaniarraren 'Fjord' filmak, Renate Reinsve eta Sebastian Stan protagonista dituenak, irabazi du larunbat honetan Cannesko 79. Zinemaldiko Urrezko Palma. Zuzendari gisa, Javier Ambrossi eta Javier Calvo saritu dituzte "La bola negra" lanagatik.
"La bola negra" filmeko lantaldearen zati bat, Cannesen egindako aurkezpenean. Argazkia: EuropaPress
Cristian Mungiu errumaniarraren Fjord filmak irabazi du Cannesko 79. Zinemaldiko Urrezko Palma larunbat honetan.
Bigarren aldia da Mungiuk Urrezko Palma irabazten duela; 2007an, "4 hilabete, 3 aste, 2 egun 'filmarekin irabazi baitzuen sari gorena.
Renate Reinsve eta Sebastian Stanek interpretatutako bikote errumaniar-norvegiar baten bidaia judiziala kontatzen du Fjord-ek. Bikote hori oso erlijiosoa da eta bost seme-alabarekin, Norvegiara joaten dira bizitzera, fiordo baten amaieran dagoen herri batera. Herritarrekin adiskidetasun harremana egiten dute, baina haurren eskolako irakasleek hematomak aurkitzen dizkietenean, jasotzen ari diren heziketa ultrakontserbadorearekin eta erlijiosoarekin lotzen du kasua komunitateak.
Mungiuk esan du film honekin "gizarte gisa ditugun arriskuen aurrean ahotsa altsatzeko arriskua" hartu duela, eta "pertsonak jendaurrean esatera ausartzen ez diren gauzak" kontatzera ausartu dela.
Bestalde, Javier Ambrossi eta Javier Calvo espainiarrek irabazi dute, ex aequo, Cannesko Zinemaldiko Zuzendaritza onenaren saria La bola negra filmarengatik, Pavel Pawlikowski poloniarrarekin batera,Fatherland filmarengatik .
La bola negraren proiekzio egunean, 15 minutuko txalo zaparrada jaso zuen emanaldiaren ondoren 'los Javis' delakoen lanak.
Hau da Cannesko Zinemaldiaren 79. edizioaren palmaresa:
- Urrezko Palma: Fjord, Cristian Mungiu.
- Sari Nagusia: Minotauro, Andrei Zviaguintsev.
- Zuzendari onenaren ex aequo saria: Javier Ambrossi eta Javier Calvo (La bola negra) eta Pavel Pawlikowski (Fatherland).
- Gidoi onenaren saria: Emmanuel Marre (Notre Salut).
- Epaimahaiaren saria: Das Geträumte Abenteuer (The Dreamed Adventure), Valeska Grisebachena.
- Emakumezko aktore onenaren saria: Virginie Efira eta Tao Okamoto (Soudain).
- Gizonezko aktore onenaren saria: Emmanuel Machia eta Valentin Campagne (Coward).
- Opera prima onenaren Urrezko Ganbera: Ben Imana , Marie Clementine Dusabejambo.
- Film labur onenaren Urrezko Palma: Para los contrincantes (Fedrico Luis).
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.