Jack Taylorren azken whatsappa
Bilboko Zinemaldi Fantastikoa (FANT, lagunentzat) hasi berria zen larunbat hartan. Eguneko momenturik gorenetakoak Jack Taylor aktorearen Mis 100 años de cine memoria-liburuaren aurkezpena behar zuen izan. Beldurraz, horroreaz, elikatzen garenontzat Jack mitoa da. Ikonoa. Erreferentea. Bai, munduko zuzendari famatuenekin egin du lan, baina fantasiaren mugetatik kostata aldentzen garenok askoz gehiago estimatzen ditugu entziklopedia serioetan agertu ohi ez diren zinemagileekin filmatutako pelikulak. Egiazki, maila altuko zinezaleek ez dituzte The Night of the Witches, The Vengeance of Dr Mabuse, La orgía nocturna de los vampiros, Night Has a Thousand Eyes, Nostradamus eta antzekoak ikusiak.
Oesteko pelikuletan ere aritu zen Oregonen jaiotako aktorea. Esaterako, Tomb of the Pistoleron. Genero ia guztiak gogoko, laket, atsegin, tentazio, ditugunok altxor gisa gordetzen ditugu, beraz, berak eginiko lan guztiak. Kasik pornoak ziren haiek ere. Memorian gordeta. Tripetan, VHS zinta zaharretan…
128 pelikulatan hartu zuen parte Jackek; Pablo Bergerren Blancanieves, Sorogoyenen As Bestas, Urquijoren No habrá paz para los malvados ekoitzi dituen Ibon Cormenzana Portugaletekoarekin ere egin zuen lan Mister Taylorrek. Izan ere, bere liburua aurkezten zen egun berean, Bilboko alondegian eman zuten Ibonek ekoitzia eta Eugenio Mirak zuzendua izan zen Birthday. Bertan agertzen zen sioux tribukoentzat Arrano Tantotua zenak.
Elegante zen oso Taylor jauna. Itxuraz eta arimaz. Bizitzan zuen jokabidean ere bai. Hizkuntzak bazekizkien. Urteak eman zituen Madrilen bizitzen (Chamberi auzoko amerikanua deitzen zioten bertakoek adeitasun jatorrez). Ezagutu zituen amets/amesgaiztoko Hollywood hura eta Orson Wellesek hain era ilun ederraz islatu zuen Touch of Evileko Mexiko. Almerian eta Italian, Bartzelonan eta Hungarian errodatu zituen sos gutxiz eginiko filmak. Ikararen erregetako bat izandako Amando de Ossorioren El buque maldito aurkeztera arrimatu zen Donostiako Zinemaldira, 1974an.
Bilbora etortzekoa zen. Bere memorien inguruan mintzatzera. Bai, 99 urte zituen. Baina ez zion inoiz lan egiteari utzi. Izan ere, estreinatzear dagoen Buffet Libren agertzen da kamera aurrean. Pelikula horren zuzendaria Zoe Berriatua dugu. Aita Lucianok, ikertzaile sekulakoak, historiagile bikainak, hamaika film klasiko zaharberritu ditu.
Maiatzak 9 egun zituela, Jack Bilbora etortzekoa zen. Baina justu aurreko gauean ospitalera eraman behar izan zuten adiskideek. Eta bertan geratu zen ingresaturik. Madrilgo Milagrosan.
Lagun, lankide eta miresle den Victor Matellano antzerkigile, dokumentalgileak, hartu zuen, minez, jende aurrean liburua komentatzeko ardura. Denok genuen susmo bera: Herioa Jack bisitatzera joana zen. Bila. Susmotan geunden larrialdietara eraman zutenean, esaldi bakarra xuxurlatu zuelako Jackek: “Hotzez nago”. Eta hotza da Heriotzaren zerbitzaria. Bagenekien Taylor jaunak abiatu egin behar zuela betiereko bidaia. Bagenekien. Madrildik deitzen zuten lagunek, loak hartua zela; orduak eta orduak ematen omen zituen lotan. Eta hori ere seinalea da; ez al da, bada, Heriotza loaldi amaigabea?
Bastida saloian liburu pasarte batzuk ozen irakurtzen ari ginela, Victor lagunak whatsappa jaso zuen. Jack zen! Ospitaletik. Jakin nahi zuen zer moduz zihoan aurkezpena, eta hor zeudenei eskerrak eman…
Larunbata zen. Jack Taylor astelehenaren ordu txikietan zendu zen. Indar handiagoa hartu zuen orduan memoria horietan izkiriatu zuen eskaintzak: Gure artean ez daudenen alde, gure artean badaudenen alde egiten dut topa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.