Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean
Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak iaz euskal aretoetan egindako proiekzioak aztertu dituzte, eta datu “gordin bezain kezkagarriak” aurkeztu.
2025ean Euskal Herrian estreinatu ziren film guztien % 2 bakarrik ikusi ahal izan ziren euskaraz jatorrizko bertsioan edo euskaraz bikoiztuta zinema-areto komertzialetan, Pantailak Euskaraz ikus-entzunezkoen plataformak gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera aurkeztu duen ikerlanaren arabera.
Txosten horretan batutako datuen arabera, 1.100 film estreinatu ziren iaz Euskal Herrian, zernonikusi.eus, cultura.gob.es, ezae.eus eta cnc.fr webguneetatik zein Gara egunkariko zinema programaziotik atera dituzten datuetatik jaso dutenez; horietatik hiru estreinatu dira euskaraz Ipar Euskal Herrian (Faisaien irla, Jone batzuetan eta Karmele), eta 22, Hego Euskal Herrian: hiru horiek, Maspalomas, Gaua eta Aro berria fikziozko lanak, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako eta Popel dokumentalak, Heidi, katamotzaren erreskatea, Hartz-atzapar kanpamentua eta Barrakudaren altxorra film luze bikoiztuak eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programak bikoiztutako haurrentzako 11 filmak.
Emanaldi kopuruari dagokionez, txostenaren arabera, Euskal Herrian 2025ean zinema komertzialetan 200.000 emanaldi baino gehiago izan ziren, eta 4.480 emanaldi izan ziren euskaraz, emanaldi guztien % 2,25, alegia.
Euskarazko 22 film estreinatu dira, inoiz baino gehiago
Agerraldian azaldu dutenez, euskarazko zinema ekoizteko aurrekontuan igoera handia egon da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzetan, eta horrek "eragin positiboa" izan du aretoetara iritsi den ekoizpen kopuruan, inoizko handiena izan baita.
"Halere, euskarazko kopurua, urtero zinemetan estreinatzen diren filma guztiekin alderatuta, oso txikia da, eta horrek herritar asko halabeharrez zinema erdaraz kontsumitzera bultzatzen ditu oraindik ere", adierazi dute.
Horregatik, euskarazko filmak egin eta erdarazkoak bikoizketarako baliabide ekonomikoak eta hizkuntza politika aurrerakoiak indartu beharra dagoela uste dute Pantailak Euskaraz plataformak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.