ICOFF film laburren Gasteizko jaialdiak 50 lan eskainiko ditu egoitza berrian, Arkabian
Ofiziala atalak 30 lan emango ditu; Bagare euskal filmen atalak, zazpi, eta Nazioartekoak, hamahiru. Azken horretan saria emango dute lehenengoz.
ICOFF-Gasteiz Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioa maiatzaren 18tik 22ra egingo dute, aurten egoitza berrian, Arkabian, Vital Fundazioaren kulturgunean (Posta kalean, 13-15).
50 film labur emango dituzte guztira, aurkeztu diren 676 film laburren artean aukeratuak. Ofiziala, Nazioartekoa eta Bagare ataletan banatuta emango dituzte pelikulak, eta Icoff-Arin bat-bateko film laburren maratoia egingo dute
Ofiziala atalean, 30 film emango dira, euskal egileen sei pelikula tartean (Lara Izagirre, Aitor Abio…); Bagaren, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zuzendarien zazpi, eta Nazioartekoa lehen aldiz film irabazlea izango duen atalean (publikoaren saria emango da), 12 herrialdetako 13 lan.
Hilaren 23an, larunbatarekin (19:30), amaiera ekitaldian, epaimahaiak Ofiziala ataleko zinta onenaren sariaren eta publikoaren Nazioartekoa sariaren berri emango du.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da