Javier Ginerrek urriaren 30ean estreinatuko du bere lehen film luzea
Esta soledad pelikulan, barakaldar zinemagileak, Yo adicto serie sarituaren egileak, “anabasaren eta bakardadearen samurtasun basatiz bizirauten duten bi gazte” irudikatu ditu.
Javier Giner euskal zuzendariak urriaren 30ean estreinatuko du zinema aretoetan Esta soledad, bere lehen film luzea, Yo adicto liburu autobiografikoa serie bihurtu ondoren egin duen lehen lana.
Oriol Pla eta Marina Salas protagonistak direla, “zauriz beteriko” Bilbo batean girotuta dago istorioa. Ginerrek berak eta Luisa Matienzok idatzi dute, eta Gemma Martinez eta Kai Etxaniz aktoreek ere parte hartu dute.
Pelikula “zulo existentzialari” buruzkoa da, “egun zatikatu eta kaotikootan bizi ditugun isiltasunei buruzkoa”, eta “inguru osoa gain behera doanean nork bere buruari eusteko dauden zailtasunak eta ezartzen ditugun lotura hauskorrak” ere hartzen ditu hizpide.
Prekarietateak eta akidurak zeharkatuta, “Esta soledad berriro hasteko egiten dituzten ahaleginen (inperfektuak, dorpeak eta, batzuetan, ederrak) historia da”, esan du Ginerrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da