Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Maspalomas filmaren irudi bat.
Zinemaren Akademia propioa izango du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak. Gaur zuten bilera gaiari buruz hitz egiteko, eta bildutako 150 profesionalek baino gehiagok akademia eratzea adostu dute. Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektorea ordezkatuko du, eta alor horretan aritzen direnei zerbitzua emango die. "Sektorea indartu eta ikusgarri egiteko helburua duen proiektu kolektibo baten lehen hazia", esan dute, zabaldu duten oharrean.
Goizeko jardunaldian, akademiaren oinarrien eta kezken inguruko gogoetak partekatu dituzte, eta "bere identitatea, parte-hartze eredua, eginkizunak eta antolaketa modua" izan dituzte eztabaidagai. Aho batez erabaki dute akademia martxan jartzea, eta lehendabiziko urratsa izango da erakundea formalki eratzea, izaera juridikoa emanez; datozen egunotan aurreikusten dute hori egitea. "Espazio inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute.
Halaber, erabaki dute sorrera-batzordeak "izaera iragankorra" izango duela, etorkizuneko gobernu-batzordea aukeratuko duen lehen hauteskundeak egin arte. Orduan zehaztuko da akademiaren behin betiko egitura.
Kataluniako, Galiziako eta Valentziako zinema akademietako ordezkariek ere hartu dute parte bileran, euren esperientzien eta sorrera-prozesuen berri emanez. "Proiektu berri honetarako funtsezko gakoak eta ikaskuntzak".
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da