Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Imanol Uribek jasoko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren sari berezia
Palestine 1936 filmak inauguratuko du eta Rebuilding filmak itxiko du zinema jaialdiaren 23. edizioa.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Jose Luis Rebordinos: "Zaila izango da errepikatzea euskal ekoizpenek aurten izan duten emaitza paregabea"
Aurtengo Zinemaldia emaitza paregabearekin amaitu da euskal ekoizpenentzat. Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendaria harro agertu da, pozik; izan ere, pelikulak inoiz ez bezala txalotu dituztela adierazi du. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
Alauda Ruiz de Azua: "Donostian gertatutakoa bidaiaren hasiera da"
Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Urrezko Maskorra. Barakaldoko zuzendariak esan du "amets bat" bizitzen ari dela, baina ikusleek filma aretoetan nola hartzen duten ikusi arte itxaron behar dela.
Perlak saileko 'The voice of Hind Rajab', Publikoaren Sariaren irabazlea
Perlak saileko The voice of Hind Rajab pelikula izan da Publikoaren sariaren irabazlea. Odessa Rae ekoizleak eta Motaz Malhees aktoreak jaso dute saria. Aktoreak azaldu duenez, sari honek esan nahi du "publikoak Hid-en ahotsa entzun duela"; alegia, Israelgo Armadak tirokatutako ibilgailu batean ordu luzez egon ondoren hil zen neskatoaren ahotsa.
Gonbidatu berezi bat, Zinemaldiko itxiera gala irekitzeko
Enrique Amilibia aktoreak aurkeztu du, jaialdiaren itxiera galan, Zinemaldiaren 73. edizioaren laburpen bideoa.
"The voice of Hind Rajab" filmak irabazi du Publikoaren Saria
Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarrak jaso du jasangarritasuna eta elkartasuna saritzen dituen saria Donostiako Zinemaldian.