EUSKARAREN KONTRAKO EBAZPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Donostian udaltzain izateko ez dagoela euskaraz B2 maila eduki beharrik

Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiak iazko abenduan esandakoa berretsi, eta atzera bota du Udalak jarritako errekutsoa. Donostian udaltzain izateko euskara eskatzea "diskriminatzailea" dela esan du, oraingoan ere, epaileak.
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Donostian udaltzain izateko euskara jakitea ez dela beharrezkoa berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiak abenduan esan bezala, udaltzain guztiei euskara eskakizuna betetzera behartzea diskriminatzailea dela esan du. Modu horretan, atzera bota du Donostiako Udalak abenduko epaiari jarritako helegitea.

Hain zuzen, 2022ko abenduaren 20an Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako Udaltzaingoaren lan-deialdia —bi lanpostu jakinetarako euskara B2 hizkuntza-eskakizuna izatea eskatzen zuen—, baliogabetu zuen Donostiako Epaitegiak, eskaera "diskriminatzailea" zela argudiatuta. Euskara jakitea ezin zaiela Udaltzaingoko kide guztiei eskatu zioen orduko ebazpenak.

Auziaren abiapuntua partikular batek jarritako errekurtsoa da. Pertsona horrek Donostiako Udalaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, udaltzain lanpostu batzuk egonkortzeko prozesu bat deitzeko oinarrietan euskarazko hizkuntza-eskakizuna eskatzen zelako bi plaza eskuratzeko baldintza gisa. Berak ez zuen maila hori. Donostiako Udalak ez zuen errekurtsoa onartu "aipatutako euskara-hizkuntza-eskakizunaren eskakizuna justifikatuta" zegoela arrazoituz, herritarrei euskaraz erantzungo zaiela bermatzeko".

Gauzak horrela, Administraziorekiko Auzietarako Salara jo zuen herritarrak eta auzitegi horrek arrazoia eman zion. Euskara jakitea "eskubidea" dela zioen epaiak, baina "ez betebeharra". Eta, hori dela eta, epaileak esan zuen "ez dela beharrezkoa udaltzain guztiek" euskaraz egiten jakitea, "bikote bakoitzean batek jakinda nahikoa" litzatekeela, oro har.

Argudio horiek berretsi ditu orain EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Esan du Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren epaia ez zela "arbitrarioa edo arrazoigabea" izan, eta,  "ondo arrazoituta" dagoela erantsi du. 

Gaur ezagutu den ebazpena ez da behin betikoa, eta Auzitegi Gorenean kasazio helegitea jartzeko aukera dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X