‘Zeru Ahoak’, Almandozen azken lanaren lehen irudiak aurkeztu dituzte
“Zeru Ahoak”, Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak idatzi eta zuzendutako azken serie laburraren kartel ofiziala aurkeztu dute gaur. Sebas Gomez diseinatzailearen eta Aritz Trueba ilustratzailearen lana da, eta seriearen esentzia atzematea bilatzen du: krimenean eta ustelkerian barrena, inoiz ikusi ez den Bilbo erakustea, alegia.
Txintxua Films eta Garabi Filmsek ekoitzi dute noir seriea, besteak bestea, EITBren partadaidetzarekin. Nagore Aranburu aktore azpieitiarra da protagonista, eta harekin batera, Josean Bengoetxeak, Ramon Agirrek, Sara Cozarrk eta Nerea Sanzek osatuko dute lantalde nagusia. Talde teknikoan, berriz, Aitor Etxebarria soinu-bandaren musikagilea, Harkaitz Cano gidoilaria edota Txarli Argiñano argazki-zuzendaria ageri dira.
Koldo Almandozek (Donostia, 1973), 30 urteko ibilbide oparoa egin du zineman, eta berriro erakutsi du bide berrietarako joera eta estilo propioa. Bere bigarren film luzeak, Oreinak (New Directors, 2018), Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen, eta bere lehenengo lana, Sipo Phantasma (2016), Zabaltegi-Tabakaleran hautatu zuten Rotterdamen egon ondoren. 2020an zuzendu zuen "Hondar Ahoak" arrakastatsuaren bidetik iritsi da "Zeru Ahoak".
Marian Fernandez Pascal (Iruñea, 1974) zinemagile ezaguna da azken lan hau ekoizteaz arduratu dena.
SINOPSIA
Nerea Garcia bolada txarra pasatzen ari da eta ez da bere Bilboko etxetik apenas ateratzen. Lau urte igaro dira Ertzaintzatik kanporatu zutenetik. Erritualen batean hildako emakume baten gorpua agertzen denean, bere nagusi ohiak ikerketarekin laguntzeko eskatu dio. Nereak susmatzen ez duena da, iraganeko eta orainaldiko mamuek hiriko estoldetara jaistera behartuko dutela, non ezer eta inor ez diren diruditenak.
Nagore Aranburuk beste behin gorpuztuko du "Hondar Ahoak" miniseriean ezagutu genuen Nerea Garcia pertsonaia.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.