Film luzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da

Arabar zuzendariaren laugarren film luzearen protagonistak Iñigo Aranbarri eta Fariba Sheikhan dira. Istorio garaikidea da, euskaraz filmatzen ari dira eta inoiz erabili duen aurrekonturik handiena gobernatzen ari da Urkijo.
"Hiru olatuak" Iñigo Aranbarri, Fariba Sheikhan, Paul Urkijo

Fariba Sheikhan, Paul Urkijo eta Iñigo Aranbarri. Argazkia: David Herranz.

Paul Urkijo zuzendaria (Errementari, Irati, Gaua) bere laugarren film luzea filmatzen hasi da, "itsasoan ezkutatzen diren arriskuei eta itsasoak jainko atabiko, pagano eta beldurgarri gisa duen botereari" buruzko istorioa.

Antzinako istorioak utzi, eta “oraina” erretratatzen dihardu Urkijok: Aita izatear den Isaac (Iñigo Aranbarri) atsekabetuta bizi da, duela hogeita hamar urte itsasoan ito zen aita ezin ahaztuta. Marta emaztearekin (Fariba Sheikhan) batera, jaioterrira itzultzea erabakiko du, aita berragertu dela deskubritu baitu. Han, Hiru olatuen tokiko kondaira misteriotsua burutik ezin kenduta, zeharo obsesionatuko da.

Filmak EITBren parte hartzea du, eta aktore taldean Urko Olazabal, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Karmele Larrinaga, Belen Cruz, Iñake Irastorza, Goize Blanco, Elias Garcia eta Mikel Losada daude.

Caye Casasekin batera idatzi du gidoia Urkijok.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X