Zinebi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Bitartean, gero” eta “High River” euskal lanak saritu dituzte Zinebin

“Bitartean, gero” Raúl Barrerasen lanak Euskal Film Labur Onenaren Saria irabazi du, “High River” Daniel Alegreteren pelikulak Espainiako Film Labur Onenarena. “Memories of a Window”ek eraman du Bilboko zinema jaialdiaren 68. edizioaren Sari Nagusia. 

"Bitartean, gero" Raúl Barreras zinemagilearen (Karrantza, 1986) bigarren lana
"Bitartean, gero" Raúl Barrerasen lanak Euskal Film Labur Onenaren Saria eskuratu du

Zinebi, Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak 68. edizioaren palmaresa iragarri du, eta iluntzean, 19:30ean, banatuko ditu golardook, Arriaga antzokian egingo duten itxiera galan.

Iratxe Fresnedak, Ana Pelaezek, Varya Yakovlevak, Alexe Poukinek eta Paola Populinek osatu duten epaimahaiak "Memories of a Window" film labur dokumentalari (Alemania, Iran eta AEB) eman dio Zinebiren Sari Nagusia eta, hortaz, 8000 euroko laguntza. Epaimahaikideen ustez, "sentiberatasunez, ausardiaz eta trebetasunaz irudikatzen du irandar herriak, batez ere gazteek, pairatzen duten errepresioa”.

Euskal Film Labur Onenaren Saria (6.000) euro "Bitartean, gero" Raul Barrerasen filmak irabazi du, eta "High River" Daniel Alegreteren euskal ekoizpenak Espainiako Film Labur Onenaren Saria (6.000 euro) eraman du.

 Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldi saria "Please"k irabazi du (Anna Mantzaris); Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldi saria "Forgotten Spaceman"ek (Afganistan eta Erresuma Batua); eta Fikziozko Film Labur Onenarena "A Tenderness" Sabrine Khouryren pelikulak (Herbehereak eta Palestina).

EITB Publikoaren Sariak Aner Etxebarria eta Pablo Vidalen "Abata" saritu du. Mirentxu Loyarte Saria – (H)emen Beatriz Larraguetaren "Txoriek kantatzen badute" lanarentzat izan da , eta (h)EMEN saria Irati Elortondoren "Atzetik" lanak jaso du.

Sariak gaur arratsaldean banatuko dira, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Ekitaldian zehar, Ohorezko Mikeldi saria jaso duen István Szabóri omenaldia egingo zaio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X