EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko batek 34 urteko bikotekide ohia hil du labanaz Bilbon

Biktima labankadaz eraso zuten Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak 47 urteko bikotekide ohia atxilotu zuen, hasiera batean hilketa saiakera egotzita.

hospital cruces gurutzetako ospitalea AITOR AGIRREZABAL

34 urteko emakume bat hil du ustez bere bikotekide ohiak Bilboko etxebizitza batean, arma zuri batekin eraso egin ostean. 47 urteko gizona ostegun arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketa saiakera egotzita.

Gertakariak osteguneko 20:00ak aldera izan ziren, Ertzaintzak Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean genero-indarkeriako gertakari baten berri izan zuenean. Polizia Nazionaleko agenteek, hasiera batean, liskarra artatu zuten, etxebizitzan bizi zen pertsona bat laguntza eske bertaratu ondoren.

Etxebizitzara iristean, ertzainek emakumea arma zuriz zaurituta aurkitu zuten. Antza denez, bikotekide ohiak eraso egin zion, eta hura ere etxebizitzan zegoen.

Biktimak lehen arreta medikoa jaso zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Azkenean, bertan hil da.

Ustezko erasotzailea tokian bertan atxilotu zuten, hilketa saiakera delitua egotzita. 

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, biek aurrekariak zituzten genero-indarkeriarekin lotutako gertakari batzuengatik.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Euskadi: 900840111
España: 016
Iparralde: 3919

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X