Hondoratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eivissatik gertu hondoratutako zamaontzia erabat iraulita dago

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (Miteco) modu prebentiboan aktibatu du Itsasertzaren Plana, balizko isuriak geldiarazteko, baina oraingoz ez da kutsadura zantzurik antzeman ezbeharraren gunean. 

IBIZA, 26/11/2026.- El barco que se ha hundido es el Med Emre, que navegaba bajo la bandera de Malta desde Algeciras hasta Barcelona. Un tripulante de un barco cargado de petróleo ha muerto y seis más han resultado heridos leves este jueves de madrugada tras el hundimiento de la embarcación, que transportaba alrededor de 1,2 millones de litros de crudo, a unas 25 millas náuticas de Ibiza. EFE/Naviera YMN // SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Asteazken gauean 17 tripulatzailerekin —horietako bat hil egin da— ezbeharra izan zuen Med Enre kargaontzia ez da erabat hondoratu, azken informazioen arabera. Dirudienez, iraulita dago, baina ur gainean.

Itsas Salbamenduko hegazkin batek baieztatu du 09:26an ikusi duela istripua izan zuen zamaontzia 09:26an, erreskate zerbitzuak jakinarazi duenez.

Maltako bandera duen kargaontzia Eivissako ipar-mendebaldetik 19 itsas miliara dago, eta Javeako (Alacant) kostaldeko ipar-mendebaldetik 58 miliara.

Clara Campoamor Itsas Salbamenduko itsasontzia, produktu kutsagarrien isurietan espezializatua, ezbeharra jazo zen tokira gerturatzen ari da, eta Salvamar Talia ere bertan dago.

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (Miteco) modu prebentiboan aktibatu du Itsasertzaren Plana, balizko isuriak geldiarazteko, baina oraingoz ez da kutsadura zantzurik antzeman ezbeharraren gunean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X