Atxilotu bat Elgoibarren, hari eraso egiten saiatu zen gizaseme bat hiltzen saiatzeagatik
Hiru gizon arma zuriekin joan ziren beste bati eraso egitera eta, azkenean, hark eraso zion hiru lagunetako bati: labankada eman zion lepoan. Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie guztiei.
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du Elgoibarren, beste bat labanaz zauritzeagatik, haren etxean hainbat lagunekin izandako liskar batean. Biktimak beste atxiloketa baten aurrekaria dauka.
Liskarra gipuzkoar udalerriko etxebizitza batean gertatu zen, bertan hiru pertsona arma zuriak zekartzatela agertu ondoren. Liskarrean, horietako bat zauritu zuten.
Hainbat polizia-patruila bertaratu ondoren, asteartean, arratsaldeko bostak aldera, 39 urteko biktima beste bi gizonekin batera joan zela jakin zuten, 33 eta 49 urtekoak. Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten, trakeako lesio bat zeukala eta ebakuntza egiteko.
Eginbideak ireki zaizkie, ikertu gisa, bai biktimari, bai haren bi laguntzaileei, arma zuriz mehatxu egiteagatik.
Ustezko erasotzailea, berriz, atxilotu egin dute, eta, polizia-izapideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.