25N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak indarkeria matxistaren 1.621 biktima artatu zituen 2025ean, egunean 4 baino gehiago

Euskal osasun-zerbitzuek sexu-erasoak jasan zituzten 413 emakume ere artatu zituzten, eta horien % 30 adingabeak ziren.
uci ziu basurto hospital ospitalea osakidetza

Osakidetzako osasun-zerbitzuek indarkeria matxistaren biktima izan ziren 1.621 emakume artatu zituzten iaz, egunean 4 baino gehiago, eta 413 sexu-eraso, horietatik % 30 adingabeak.

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Euskadiko sare publikoko larrialdi, anbulatorio eta ospitaleetatik igaro diren emakume erasotuen datu hauek eman ditu argitara Osasun Sailak.

Guztira, iaz, indarkeria matxistaren 1.612 biktima artatu zituzten zerbitzu horietako osasun-profesionalek, hau da, egunean 4 baino gehiago. Bizkaian, 940 emakume artatu zituzten; Gipuzkoan, 441 eta Araban, 231.

Asistentzia-mailen arabera, 753 kasu Larrialdietan detektatu ziren, 758 Lehen Mailako Arretan eta 101 ospitaleetan.

Gainera, 413 arretaren jatorria sexu-erasoak izan ziren; 2023an, berriz, 371 kasu erregistratu ziren. Iaz, sexu-eraso horien 10 biktimatik 3 adingabeak izan ziren.

2026ari dagokionez, urtarriletik urrira bitartean, Osasun Zerbitzuak sexu-erasoren bat pairatu duten emakumeen 271 kasu detektatu dituzte.

Arreta-protokoloak

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak eskerrak eman dizkie Osakidetzako profesionalei horrelako kasuak identifikatzeko egindako lanagatik, eta osasun-arloan detekzio goiztiarrak duen garrantzia azpimarratu du.

Horretarako, sailak urteak daramatza osasun-langileak prestatzen, eta azken hamarkadan guztira 33.623k jaso dute genero-indarkeriari buruzko prestakuntza, 600 ekintza baino gehiagoren bidez.

Gainera, Osakidetzak baditu protokoloak, profesionalei jarraibideak eta tresnak eskaintzen dizkietenak, besteak beste, prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku-hartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X