Orio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Orioko portuan erdi-hondoratuta dagoen itsasontzia berriz flotarazteko

Lanek 45 egun iraungo dute. Oraindik ez dago zehaztuta prozesua hasteko data.

Barco hundido en Orio

Eusko Jaurlaritzako Portu, Itsas Gai eta Itsasertzeko Zuzendaritzak baimena eman du Orioko (Gipuzkoa) kanpoko portuan, Txurrukako kaiaren ondoan, hondoratutako Gure Gaskuña ontzia kentzeko, zuzentzeko eta berriz flotarazteko. Irailaren 24an hondoratu zen, mantentze-lanak egiten ari zela piztutako sute baten ondorioz.

Ontzia mugiarazteko eta ateratzeko lanek 45 eguneko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Hasiera data operazioaren alderdi tekniko batzuk behin betiko zehaztu ondoren jakinaraziko da, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Arrantza-ontzia azaleratzeaz gain, jarduera horien helburua da portuko jabari publikoa ahalik eta gehien babestea, berriz flotaratzeko, xukatzeko, hondakinak kentzeko eta itsasontzia kentzeko lanak egiten diren bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X