MOJA OHIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beloradoko moja ohiak errugabetzat jo dituzte artelanen salmentari zegokion auzian

Bi erlijiosoak iaz atxilotu zituzten, baina epaitegiak baztertu egin du objektu artistikoen iruzurrezko salmenta egin izana. 

Declaran inocentes a las exmonjas de Belorado en la venta de piezas de arte. El juzgado desestima la presunta venta fraudulenta de objetos artísticos por las que las dos religiosas fueron detenidas. Monjas.

Beloradoko abadesa ohia, hedabideen aurrean. Argazkia: Europa Press.

Briviescako (Burgos) Instrukzioko Epaitegiak errugabetzat jo ditu Erromako Eliza utzi ondoren iaz atxilotutako bi moja klaratarrak, pieza artistikoak saltzeagatik deliturik ez dagoela ebatzi baitu. Laura G.V. eta Susan V. (sor Isabel eta sor Paloma, monasterioan bizi ziren gairaiko deituraz) atxilotu zituen Guardia Zibilak, iruzurrezko salmentagatik. Azkenean, epaitegiak ezetsi egin du akusazioa.

Bretonerakoen bozeramailearen esanetan, objektu jakin batzuen salmenta puntuala "monasterioko bizitzako ohiko kudeaketaren parte da", eta baliabideak Urduñako monasterioko teilatuaren konponketa ordaintzeko erabili ziren. Eraikina 1469. urtekoa da eta itoginek eraginda zegoen. Horregatik, azaldu dute helburua eraikina kontserbatzea zela, eta ez iruzurrezko maniobra bat.

Gainera, adierazi dute ez zutela gotzaindegiaren baimenik behar, ez zirelako iritsi araudiak ezarritako mugara, 750.000 eurora, alegia. Komunitatearen arabera, erlijioso horiek monasterioan zeuden ondasunen jabe ziren, eta beren araudiari jarraiki jokatu zuten ondasun horiekin.

Saldutako piezak ez zeuden inbentariatuta, ezta kultur-intereseko ondasun izendatuta ere. Inbentarioan jasotako pieza bakarra urre koloreko zilarrezko prozesio-gurutze bat zen, XVII. mendekoa. Pieza hori polizia-agenteei eman zieten, sakristian eduki ondoren.

Urduñara eramandako piezak

Moja ohien esanetan, Beloradoko komentutik botatzeko epaia eman zenean, komunitatea Urduñako egoitzara joan zen, "asmo erlijioso eta propioak babesteko", uneko arriskuaren eta tentsioaren aurrean, eta jabeek eurek erabaki eta eskatu zuten obrak lekuz aldatzea.

Haien ustez, 2025eko azaroko irudiek eta titularrek, atxilotu zituztenekoek, "erruduntasuna proiektatu zuten", agintari judizialek ebatzi aurretik, eta horrek haien izen ona higatu egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X