POLIZIA OPERAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beloradoko abadesa ohia, moja bat eta antzinako objektuen saltzaile bat atxilotu dituzte, monasterioko artelanak saltzea leporatuta

Beloradoko komentuko auziekin loturarik ez duen herritar batek salatu zuen abadesa izandakoa, Elizarenak ziren artelanak saltzeagatik, eta Briviescako Epaitegiak  ikerketa zabaldu zuen.

Convento de Belorado



EUROPA PRESS

01/8/2025

Beloradoko komentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Laura Garcia de Viedma Beloradoko (Burgos) komentuko abadesa ohia eta antzinako objektuen saltzaile bat atxilotu ditu Guardia Zibilak, ostegun honetan, monasterioko artelanak saltzea egotzita. Briviescako Auzitegiak eman du miaketa egiteko eta atxilotzeko agindua. 

Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, ostegun goizetik arratsaldera arte komentua miatzen aritu da Guardia Zibila. Komentuko artelanak eta pieza historikoak legez kanpo bereganatu eta saltzea egozten dizkiote abadesa izandakoari. 

Objektu horietako batzuk Urduñan egon zitezkeela eta, epailearen aginduz, Urduñako komentua miatzen aritu dira aurrez Beloradoko monasterioan egin duten bezala. Ia gauerdira arte luzatu da miaketa eta moja bat atxilotu dute. 

Defentsa abokatuak azaldu duenez, guardia zibilak Urduñan zeuden bitartean epaitegitik dei bat jaso dute bost moja beste komentu batera eraman behar zituztela esanez. Azkenean, ordea, Urduñan gelditu dira. 

Herritar batek jarri zuen salaketa, eta berehala zabaldu zuen ikerketa Briviescako Auzitegiak. 

2024ko maiatzean, Beloradako 10 mojek manifestu bat kaleratu zuten, Eliza Katolikoa utzi egiten zutela adieraziz. Ondorioz, Mario Izeta Burgosko Artzapezpikuak moja horiek eskumikatzea erabaki zuen

Ikerketak zabalik jarraitzen du, oraindik topatu ez diren beste ondare-pieza batzuk berreskuratzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitu nazaten"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren egunean zortzi lagun atxilotutu dituztela eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, "igogailuen alkate" gisa oroitzea gustatuko litzaiokeela, hori herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X