GASTEIZ

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia Nazionalaren eta Ertzaintzaren operazioa Gasteizen, URSSA eta EGA lantegi abandonatuetan

Polizia operazioaren baitan, Campo de los Palacios kaleko pabilioietan bizi diren etxerik gabeko 120 pertsona migratzaile inguru identifikatu dituzte. Azken asteetan bi instalazio horietan bizi diren etxerik gabeko etorkinen eta Errekaleorreko auzo gestionatuko kideen artean istiluak izan dira, talde bat Errekaleorreko etxe batean sartzen ahalegindu ostean. 

Ertzaintza y Policía Local desalojan las fábricas okupadas de URSSA y EGA en Vitoria-Gasteiz
18:00 - 20:00

Espainiako Polizia Nazionalaren eta Ertzaintzaren arteko operazioa egin dute gaur goizean Gasteizen, URSSA eta EGA lantegietako eraikin abandonatuetan

Polizia operazioaren baitan, Campo de los Palacios kaleko pabilioietan bizi diren etxerik gabeko pertsona migratzaileak identifikatu dituzte, 120 inguru. EITBk baieztatu ahal izan duenez, horietako batzuk Ertzaintzaren ibilgailuetan eraman egin dituzte, beste batzuk aldiz, identifikatu ahala segurtasun eremutik aterarazi dituzte. 

Azken asteetan istiluak izan dira URSSA eta EGA fabrika abandonatuetan bizi diren etxegabeen eta Errekaleorreko auzo gestionatuko kideen artean, horietako batzuk Errekaleorreko etxe huts batean sartzen ahalegindu ostean. 

Atzo, bertan, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak inguru horietan zaintza areagotzeko eskatu zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA - SAN SEBASTIÁN, 09/06/2025.- Un surfista en la playa de la Zurriola de San Sebastián, este lunes en el que se ha inaugurado la temporada en los arenales de Gipuzkoa. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Udalak hondartzen denboraldia aurreratzea aztertuko du, egun hauetako erreskateen ondoren

Jon Insausti alkateak adierazi duenez, hondartza denboraldia lehenago hasi behar den aztertuko da, edo agian zerbitzu zehatz batzuk, gune puntual batzuetan, baina hori datorren urteko aurrekontuen araberakoa izango dela azpimarratu du. Halaber, seinaletika indartzearen eta megafonia zerbitzuak lehenago aktibatzearen alde agertu da, Saguesen, esaterako, "arriskutsuak izan daitezkeen korronte konplikatuak" daudelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X