Harrera-familiek ere kontziliaziorako laguntzak jasoko dituzte aurrerantzean
Seme-alabak edo mendeko senitartekoak zaintzeko langileak kontratatzen dituztenei edota eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzen dutenei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen dekretu berri bat onartu du Eusko Jaurlaritzak.
Lana eta familiaren zaintza bateragarri egiten duten laguntzak arautzen dituen dekretu berria onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Dekretuak hainbat berrikuntza dakartza; besteak beste, laguntza horiek harrera-familiei ere emango zaizkiela aurrerantzean.
Zaintzarako laguntzak honako kasu hauetan ematen dira:
- 3 urtera arteko seme-alabak zaintzeko eszedentziak hartzen direnean.
- 12 urtera arteko seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketak egiten direnean.
- Mendetasun-egoeran eta osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketak kasuetan.
- 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko zaintzaileak kontratatzean.
Araudi berri honen ondorioz, laguntzen zenbateko ekonomikoak handitzen dira, familia onuradunak ugaritzen dira, laguntzak onartzeko baldintzak malgutzen dira eta kudeaketa hobetzen da. Zehazki, hauek dira berrikuntza nagusiak:
- Eszedentzietarako eta lanaldi-murrizketetarako laguntzak % 10 handituko dira. Igoera % 30ekoa izango da guraso bakarreko familien, familia ugarien, mendetasun larriko, mendetasun handiko edo % 50etik gorako desgaitasuneko egoeran dagoen kideren bat duten familia-unitateen eta genero-indarkeriaren eta/edo sexu-indarkeriaren biktima den kideren bat duten familia-unitateen kasuan.
- Harrera familiek eta tutoretza familiek (aitona-amonak, osaba-izebak...) jaso ahal izango dituzte laguntzak.
- Eszedentziarako edo murrizketarako eskatu behar diren gutxienezko 59 egunak tartekatuta eskatzeko aukera.
- Eszedentzia eta murrizketetarako denbora-muga familiako izango da, ez guraso bakoitzagatiko.
- Laguntzen kudeaketa eta beste administrazioekiko elkarreragingarritasuna hobetzea.
Dekretuaren berrikuntzak eta hobekuntzak araua indarrean jartzen denetik aurrera (EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean) aurkezten diren eskaerei aplikatuko zaizkie, hau da, ekainaren hirugarren astetik aurrera. Eskaera egin aurreko urtean izandako eszedentziengatik, lanaldi-murrizketengatik eta kontratazioengatik eskatu ahal izango da laguntza.
Inbertsioa handitzea
Berrikuntzei aurre egin ahal izateko, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Departamentuak 27,5 milioi euroraino handituko du programa horretara bideratutako inbertsioa (orain arte 21,3 milioikoa zen).
2004. eta 2005. urteetan, 17.884 eta 17.166 pertsonak jaso zituzten laguntza horiek, hurrenez hurren. 2025ean, eskatzaile bakoitzeko 1.180 euro izan zen laguntzaren batez besteko zenbatekoa, eta emandako 17.166 laguntzetatik 1.332 talde kalteberenak ziren: guraso bakarreko familiak, familia ugariak, desgaitasunen bat edo mendetasun-egoeraren bat zuten familiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.