Datorren urtetik aurrera Bero Plana maiatzaren 15era aurreratzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza
Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariaren hitzetan, "txipa aldatzen hasi behar dugu denok, eta pentsatzen, lehen uztailekoak edo abuztukoak ziren tenperaturak maiatza-ekainean izango ditugula".
Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak azaldu duenez, datorren urtetik aurrera Bero Plana maiatzaren 15ean abian jartzea aztertzen ari da Jaurlaritza, uda aurretik izaten diren tenperatura altuetara egokitzeko. "Txipa aldatu behar da", adierazi du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Herrerok ohartarazi du beharrezkoa dela gertatzen ari den "klima aldaketa horretara egokitzea", "argi baitago hau geratzeko datorrela".
Hala, gogorarazi du aurten normalean ekainaren 1etik irailaren 30era arte aktibatzen den Bero Plana hamar egun aurreratu duela Osasun Sailak, maiatzean izaten ari diren tenperaturengatik. Horren harira, iragarri duenez, "2027tik aurrera, Bero Plana maiatzaren 15etik aurrera martxan jartzea aztertzen" ari da Jaurlaritza.
Herreroren hitzetan, "txipa aldatzen hasi behar dugu denok, eta pentsatzen, lehen uztailekoak edo abuztukoak ziren tenperaturak maiatza-ekainean izango ditugula".
Bero-bolada honen aurrean, "aire zabaleko jarduera guztiekin kontuz ibiltzeko" eta eguzkia gorenean eta indartsuen dagoen orduetan eguzkitan egotea, ariketa fisikoa egitea eta eguzkitan egin beharreko lanak saihesteko gomendioa egin du,
Era berean, ohartarazi du oso garrantzitsua dela arrisku-taldeekin "kontu handia izatea", batez ere 4 urtetik beherakoak, adinekoak, haurdunak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, batez ere kardiobaskularrak eta arnasketakoak.
Era berean, autoan inor ez uzteko eskatu du, "ezta bi minutu izango badira ere", eguzkitan, "bero-kolpeak azkar gertatzen baitira". Adineko jendeari ere "oso adi egoteko" esan du
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.