Albiste izango dira: Bero itogarria, Zupiriaren agerraldia Ertzaintzak Loiun izandako jokabideagatik eta Sanchezen legealdia, arriskuan?
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ondarreta hondartza. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bero itogarria: Seigarren egunez jarraian, termometroek 30 graduak gaindituko dituzte eta Kantauri isurialdeko hainbat tokitan 36 graduraino iritsiko dira. Sargori egingo du. Haizeak hegoaldetik joko du egunaren zati handi batean, baina arratsalde-gau partean baliteke kostaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatzea.
- Zupiriaren azalpenak, Ertzaintzak Loiun izandako jarreragatik: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egingo du gaur eguerdian Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, joan den larunbatean, Global Sumud Flotillako sei euskal ekintzaile Loiuko aireportura iritsi zirenean, Ertzaintzak izandako jokabideari buruzko azalpenak emateko.
- Sanchezen legealdia, arriskuan?: Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Azken orduetan, EAJk, Juntsek eta Coalicion Canariak Pedro Sanchezen legealdiak amaitu egin behar duela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak