Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Itzaletik Argira 'eta' Harriak Hitz 'proposamenak. Argazkiak: Iruñeko Udala.
Epaimahaiak Harriak Hitz eta Itzaletik Argira proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da; ekainaren 10erako aurreikusita dagoen parte-hartze prozesu baten bidez bi aukerak baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte iruindarrek.
Ziudadelako Armen Aretoan astelehen honetan egindako ekitaldian jakinarazi dira proposamen hautatuauk. Bertan, hautagaitzen kalitate orokorra nabarmendu da, eta, bereziki, hautatutakoena. Izan ere, lehiaketaren oinarrietan jasotako elementu guztiak bete dituzte, besteak beste, monumentuaren sinbologia desaktibatzea eta museologia-funtzionala egokitzea.
Harriak Hitz proposamenak, Antonio Vaillo i Daniel arkitektoa buru duen taldeak aurkezutakoak, tenpleteak eta kupulako linterna kentzea proposatzen du, eta kriptan sarrera bihurtzen den zokalo handi bat sortzen du. Bideo baten bidez, Guillermo Vazquez arkitekto eta epaimahaikideak azpimarratu du Harriak Hitzen apustua dela bertikaltasunaren aurrean "elementu horizontal handi bat" sartzea. Modu horretan, orain kripta dagoen tokian museorako sarrera kokatuko litzatek zokalo berriak; proposamen horretan memoriaren inguruko elementuak "elkarrekin nahasten dira".
Itzaletik Argira proposamenak, OM ARQ SLP, voilà! estudioak eta Tesela SLk aurkeztutakoak, arkuteriak kentzea, kripta hustea eta kupularen oinarrian kristalezko gorputz bat jartzea proposatzen du. Epaimahaiko kide eta arkitektoa den Carme Pinosek azaldu ditu Itzaletik Argira proposamenaren nondik norakoak eta aurreneko prosamena luzeagoa den bezala, honako hau konpaktuagoa da. Kupularen esku-hartzea planteatzen da kristalezko gorputz baten bidez, eta horrek, eraikinaren 'skyline' -a mantentzen du, aldatu arren, eta "etorkizunari beste ikuspegi bat ematearen" aldeko apustua egiten du.
Ekainaren 10ean jendaurrean jarriko dira bi proposamenak eta ekarpenak egiteko prozesua zabalduko da. Bi astez, formulario baten bidez egin ahal izango dituze proposamenak herriatarrek. Gero, talde irabazleei helaraziko zaizkie, Pilar Pardo Hirigintzako gerenteak azaldu duenez.
Herritarren parte-hartzearen "garrantzia"
Herritarrek behin betiko proposamena aukeratzeari aterik itxi ez zaion arren, Joxe Abaurrea Hirigintzako zinegotziak, hurrengo urratsaren garrantzian jarri du arreta, hau da, herritarren parte-hartzean, eta ziurtatu du “prozesu bizia” dela.
“Prozesu hori demokratizatu nahi da, eta ezin dugu egin herritarrek parte hartzen ez badute eta, gainera, modu aberatsean egin behar dute. Gauza asko daude hemen esateko, eta, nire ustez, oso modu egokian iritsi gara puntu honetara", ziurtatu du zinegotziak.
Obrak hasteko epeak zehazterakoan ere zuhur aritu da, nahiz eta Udalaren nahia legealdia amaitu aurretik hastea den.
Oraingoz, Pardok adierazi du prozeduran Iruñeko Udaletik kontratazio mahai bat egotea aurreikusten dela, eta mahai horretan pertsona adituei kontsultak egin ahal izango zaizkiela; epaimahaiko kideak dagoeneko prest agertu dira hor ere parte hartzeko.
Aurkezpena amaitu ondoren, Marina Curielek, PSNk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak, positibotzat jo du urratsa, eta adierazi du Bizikidetza Planaren esparruko baldintzetako bat dela, “Iruñeko bizilagunak oso kezkatuta baitzeuden gorroto diskurtsoen gorakadarekin”.
Iruindarrek behin betiko proiektuan azken hitza izan behar ote duten galdetuta, Curielek adierazi du ados daudela parte-hartze prozesua "modu horretan egitearekin, bataren ala bestearen artean aukeratzeaz harago, ekarpenak egin ahal izatearekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagi nagusitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.