Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
900 kasu susmagarrirekin eta baieztatutako ehun kutsatze baino gehiagorekin, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean atzemandako ebola agerraldiak erlojupeko lasterketa hasi du birusaren Bundibugyo aldaeraren hedapena geldituzeko.
Zaire izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta badira aldaera horri aurre egiteko txerto eta tratamenduak. Ez dago, ordea, ebolaren aldaera berri honi aurre egiteko ez tratamendu edo txertorik. Osasunaren Mundu Erakundeak dio Bundibugyo aldaerak, gainerakoen aldean, hilkortasun tasa txikiagoa duela, baina kezka handia izaten jarraitzen du; izan ere, osasun-sistema ahula duten zonaldean izan da agerraldia, baliabide urriko eremuan eta biztanleen mugikortasuna handia dagoen eskualdeetan.
Horrek guztiak bultzatuta, nazioarteko komunitate zientifikoa irtenbide bila ari da buru-belarri, txerto eta terapia berrien bila.
Garatzen ari diren txerto esperimentalak
Laborategiak eta nazioarteko erakundeak lanean ari dira lehenbailehen irtenbideak bilatu nahaian.
Aurreratuen dagoen proiektuetako bat rVSVاG/BDBV-GP txerto esperimentala da, Ervebo delako teknologiarekin garatutakoa, hau da, Merck & Cok konpainia farmazeutikoak Zaire aldaeraren aurka onartutako txertoaren teknologia berarekin egindakoa. Animaliekin egindako ikerketek emaitza itxaropentsuak erakutsi dituzte, baina oraindik ez da gizakietan frogatu.
Beste hautagaietako bat ChAdOx1 BDBV da, AstraZenecak eta Oxfordeko Unibertsitateak COVID-19aren aurka garatutako txertoan erabilitako teknologian oinarritua. Serum Institute of India dagoeneko hasi da txerto horiek ekoizten, larrialdietan erabiltzeko.
Coalition for Epidemmic Preparedness Innovations erakundeak hainbat txerto bultzatu zituen pandemian, eta ebolaren aldaera honen aurka ere lanean ari da.
Aztertzen ari diren tratamenduak eta antibiralak
Txertoez gain, hainbat enpresa eta konpainia gaixotasuna geldiarazteko gai diren terapia esperimentalak ikertzen ari dira.
Mapp Biopharmaceutical bioteknologikoa MBP134 tratamendua ari da lantzen Tratamendu horrek antigorputz monoklonalak ditu, eta ebolaren hainbat aldaeraren aurka emaitza onak izan ditu.
Bestalde, Regeneron Pharmaceuticals aztertzen ari da ea bere Inmazeb terapia — Zaire ebolarentzat jada onartua — eraginkorra izan daitekeen Bundibugyo aldaeraren aurrean ere. Konpainiak dosiak ere eman dizkio OMEri, larrialdietan erabiltzeko.
Gilead Sciencesek garatutako Obeldesibir antibiral esperimentalaren eraginkortasuna ere ari dira aztertzen, birusa duten pertsonentzako prebentzio tratamendu posible gisa.
Laburbilduz, oraindik ez dago ebolaren aldaera horren aurkako irtenbide zehatzik onartuta, baina laborategiek, nazioarteko erakundeek eta osasun agintariek bizkortu egin dute txertoen eta tratamenduen bilaketa, azken urteetan Afrika erdialdean erregistratutako agerraldi kezkagarrienetako bati aurre egin asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.