Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire aldaeraren aurka funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiak tratatzeko, berriz, oraindik ez dago txertorik.
1.- Zer da? Birus bat da ebolaren eragilea, eta bost mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta) eta Bundibugyo. Horietatik, Sudan, Zaire eta Bundibugyo motakoek izurrite handiak eragin dituzte Afrikan.
Duela gutxi, seigarren aldaera bat aurkitu da: Bombali espeziea (Orthoebolraulse bombalse espeziea). Oraindik ez da jakina zer eragin duen pertsonengan.
Birusak eraldatu egiten ditu zelula endotelialak, hau da, odol-hodien barne-azala estaltzen duten zelulak. Odol-hodiei kalte egiten dienez, plaketak ezin dira koagulatu, eta gizakiek shock hemorragikoa izaten dute, odol ugari galduta.
2.- Noiz agertu zen? Ebolaren birusa 1976. urtean atzeman zuten aurrenekoz, Nzara (Sudan) eta Yanbuku (Kongo) herrietan aldi berean jazo ziren bi izurritetan. Bigarren herri hori Ebola ibaitik gertu dago; hortik dator gaixotasunaren izena.
3.- Nola kutsatzen da? Birusa animalia basatiek kutsatzen diete gizakiei, eta, gizakien artean, gaixorik daudenen odola, jariakinak eta ehunak ukituz kutsatzen da.
Gizakien infekzio iturri nagusia tximinoak dira, baina Pteropodidae familiako saguzarrak dira birusaren eroale naturalak.
4.- Sintomak: Sukar handia, bat-batean; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; goragalea; beherakoa eta zauriak larruazalean.
5.- Noiz agertzen dira lehen sintomak? Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, kasu batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira.
6.- Diagnostikoa: Ebola, batik batt, odol-analisien bidez diagnostikatzen da. Lagin horiek oso kutsakorrak dira, eta, beraz, kontu handiz kudeatu behar dira.
7.- Pronostikoa: Ebola gaixotasun hilgarrienetakoa da. Heriotza-tasa % 25-90ekoa da. Lehen sintomak agertzen direnetik gaixoa hil arte, 6 eta 16 egun artean igaro litezke.
8.- Tratamendua eta prebentzioa: Ebolaren aurkako ikuspegi medikoa goitik behera aldatu da azken urteetan; gaixotasun hilgarri hutsa izateari utzi dio, eta, gaur egun, prebentziorako zein sendatzeko tresna oso eraginkorrak ditugu. Dena dela, tresna horien eraginkortasuna birusaren anduiaren araberakoa da:
-
Sendatzeko tratamenduak (antigorputz monoklonalak): MOEk jada ez du ebola gaixotasun "trataezintzat" jotzen. FDAk onartutako antigorputz monoklonal bidezko bi terapia daude, eta horiek nabarmen murrizten dute heriotza-tasa, baldin eta garaiz ematen badira, laguntza kliniko egokiarekin batera (oxigenazioa eta hidratazioa):
-
Inmazeb (REGN-EB3): Ekintza zuzeneko hiru antigorputz monoklonalez osatutako koktela.
-
Ebanga (Ansuvimab-zykl): Eraginkortasun handiko antigorputz monoklonal bakarra.
-
-
Onartutako txertoak: Bi aukera nagusi daude merkatuan, eta horiek 12 hilabetetik gorako haurrekin ere erabil daiteke:
-
Ervebo (Merck): Dosi bakarreko txertoa, 2019ko abenduan onartua.
-
Zabdeno eta Mvabea (Janssen): Europar Batasunean 2020ko uztailean onartutako bi dosiko prebentzio-eskema (8 asteko tartearekin ematen direnak).
-
Egungo txertoak (Ervebo) zein tratamendu monoklonalak (Inmazeb eta Ebanga) Zaire ebolabirus espeziearen aurka baino ez dira eraginkorrak. Bundibugyo eta Sudan aldaeren aurrean ez dago onartutako tratamendu edo txerto komertzialik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.