Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Guardian, trafiko istripuz

Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoien ondorioz, Gasteizerako noranzkoan zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli egin da.

Furgoneta baten gidaria hil da gaur, astelehena, Guardian, A-124 errepidean, zirkulazio-istripuz.

Ezbeharra 11:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, A-124 errepidean.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, 62,9. kilometroan, Gasteizerako noranzkoan, furgoneta bat errepidetik irten da, eta zulo batetik erori da.

Istripuan jasandako zaurien ondorioz, 52 urteko gidaria hil egin da.

Errepidea itxita egin dute, eta auto ilarak sortu dira inguruan. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X