Iran eta sarreren prezioa polemikaren erdigunean, Munduko Futbol Txapelketa hasteko hilabete falta denean
Irango selekzioak parte hartuko duen baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte; hori ohikoa da NBA eta NFL ligetan.
Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuko diren MetLife estadioa, New Jerseyn (Estatu Batuak). Artxiboko argazkia: EFE
Hasi da atzera kontaketa: Hilabete barru abiatuko da Munduko Futbol Txapelketa. Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko da, ekainaren 11tik uztailaren 19ra. Kirol arloko kontuak gorabehera, Iranen parte-hartzea eta sarreren prezioa zeresana ematen ari dira.
Iran, konfirmatuta... Baldintzekin eta zalantzekin
Hilabeteren faltan, oraindik ez dago argi Irango selekzioak parte hartuko duen ala ez. Sailkatzea lortu arren, AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerrak zalantzan jarri du talde pertsiarraren parte hartzea. Baieztapen ofizialaren zain, irandarrak Turkian ari dira hitzordua prestatzen.
Asteburuan Irango Futbol Federazioak adierazi duenez, Munduko Futbol Txapelketara joango dira hainbat baldintza betetzen badira: ordezkaritza osoari bisa ematea, taldearen segurtasuna bermatzea eta herrialdeko ikurrak errespetatzea (tartean, ereserkia eta bandera).
Gainera, Iranek bermeak nahi ditu bere partidak disidentziaren bozgorailu bihurtu ez daitezen.
Irango gerraren ondorioz, taldearen segurtasuna bermatzea izango da antolakuntzaren erronketa bat.
Txapelketako arautegiaren arabera, taldeek euren kuartel nagusian egon beharko dute lehen partida jokatu baino bost egun lehenago. Iranek ekainaren 15ean egingo du debuta, Zeelanda Berriaren aurka, Los Angelesen, eta, hortaz, beranduen ekainaren 10ean bertan egon beharko du.
"Prezio aldakorren" polemika
Prezio aldakorrak versus prezio dinamikoak. Prezio dinamikoen kasuan, algoritmo batek finkatzen ditu, eskariaren arabera.
NBA eta NFL ligetan ohikoa den praktika aplikatu dute Munduko Futbol Txapelketaren kasuan. Prezio garestiek kexak eragin ditu, Ameriketan eta handik kanpo. Esaterako, Football Supporters Europe (FSE) Europako futbol jarratzaileen taldeak eta Euroconsumers kontsumitzaile taldeak esku hartzeko eskatu diote Europar Batasunari.
Gianni Infantino FIFAren presidenteak azaldu duenez, birsalmenta baimenduta dagoen herrialde batean (Ameriketako Estatu Batuetan), prezio finkoak ezartzeak bigarren mailako merkatuan handitzea eragingo luke.
The Athleticek egindako ikerketa baten arabera, hiru kategoria nagusien prezioak % 34 igo ziren batez beste urria eta apirila bitartean, eta uztailaren 19an jokatuko den finalerako sarrerarik garestienak 32.970 dolar balio du (28.000 euro inguru).
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.