Eusko Jaurlaritzak informazio-kanpaina bat jarri du abian Euskadiko Etxebizitza Plan Integralaren neurri nagusiak azaltzeko
Kanal anitzeko estrategia da, eta Eusko Jaurlaritzak bizitegi-larrialdiari aurre egiteko abian jarritako neurri nagusiak herritarrei azaltzera bideratuta dago. Aurkezpena bat dator bihar, maiatzak 12, indarrean sartuko den etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Dekretua argitaratu izanarekin.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Euskadiko Etxebizitza Eskuratzeko Plan Integralaren informazio-kanpaina aurkeztu du gaur, kanal anitzen bitartez Eusko Jaurlaritzak bizitegi-larrialdiari aurre egiteko abian jarritako neurri nagusiak herritarrei azaltzeko helbuarekin. Aurkezpena bat dator bihar, maiatzak 12, indarrean sartuko den etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Dekretua argitaratu izanarekin.
Prentsan, irratian, ikus-entzunezko euskarrietan, kanal digitaletan, sare sozialetan eta kanpoko euskarrietan hedatuko da kanpaina, "Etxebizitzarako sarbidea konpontzeko, Euskadik plan bat du" lelopean. Plan Integralaren neurri nagusiak modu argian azaltzea du helburu, hala nola alokairu eskuragarriko 7.000 etxebizitza sustatzea 2028ra arte, eremu tentsionatuen hedatzea, Bizigune eta Gaztelagun handitzea, BOEen % 50 gazteentzako erreserbatzea, lokalak etxebizitza bihurtzea, belaunaldien arteko zuzkidura-apartamentuak, jasotzeak eta lurzoruaren erreserba estrategikoa.
Tentsioan dauden eremueidagokienez, kanpaina Sailaren berezko kanalak eguneratzen ere oinarrituko da, bereziki zona tentsionatuei buruzko webguneari dagokionez zonatensionadaeuskadi.eus, informaziorako, gardentasunerako eta zerbitzu publikorako gune gisa sortua, herritarrek deklaratutako udalerriei, ekintza-planei, batez besteko errenten bilakaerari, indarreko kontratuei, ohiko zalantzei, proiektu bereziei eta Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenei buruzko informazioa eskura dezaten.
Dekretuan jasotako neurriak
Premiazko Neurriei buruzko Dekretuak indarrean dauden hamabi xedapen aldatzen ditu, eta indartu egiten ditu EAEko etxebizitza-sistemaren programa nagusi batzuk. Beste neurri batzuen artean, Bizigune hobetzen du, eta klase ertaineko herritarrei zabaltzen die programa, bertan sartzeko gehieneko errenta 46.463,29 eurora igoz. Gainera, 700 euroraino handitzen du etxebizitza Eusko Jaurlaritzari lagatzen dioten jabeek jaso dezaketen kanona, udalerriko alokairuaren batez besteko errentaren % 95erainokoa, etxebizitza eremu tentsionatuan badago.
Dekretuak, halaber, Gaztelagunen errenta-mugak eta diruz lagun daitezkeen alokairu-zenbatekoak eguneratzen ditu, diruz lagundu daitezkeen modalitate gisa ezartzen ditu gelen alokairua eta azpierrentamendua, eta etxebizitzarako eskubide subjektiboari lotutako estaldurak handitzen ditu. Gainera, egokitu gabeko etxebizitza babestuen % 50erainoko erreserba ezartzen du 36 urtetik beherakoentzat.
Era berean, Etxebizitza Sailak belaunaldien arteko zuzkidura-apartamentuen figura berreskuratu eta indartu du, gazteentzako eta adineko autonomoentzako egoitza-irtenbideak konbinatzeko. Apartamentu egokitu batean bizi nahi duten adinekoen etxebizitzak parke publikora mobilizatzeko aukera emango duten formula berriak aurreikusten dira. .
Zure interesekoa izan daiteke
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.