Gazteak
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
Erasotzailea alkohola edanda eta drogak hartuta egotea aringarri gisa hartu du Nafarroako Auzitegiak, eta ebatzi du ezin izan dela frogatu erasotzaileak biktimak 14 urte zituela zekiela (horrek zigorra handitzea ekarriko lioke).
Blocus, Europako gazteen artean mobilizazioak deitzeko sare sozialen bidez zabaldutako traola
TikTok bidez zein mezularitzako aplikazioen bitartez, gazteak protesta deialdietara erakartzen ditu "blocus" hitzak. Izan ere, traola horri lotutako protestak Europako hainbat herrialdetara iritsi dira. Bitartean, kontu horien atzean nor dagoen ikertzen ari da Polizia.
Ikasleek protesta egin dute Bilbon, Vito Quilesen bisita gaitzesteko
Ikasle Antolakunde Sozialistak deitu du protesta. Manifestariek adierazi dutenez, "ikasleen artean dena ez da despolitizazioa", eta "faxismoaren aurka dena emateko prest dagoen belaunaldi bat" dagoela defendatu dute.
Pilotakada, Euskal Herrian zein kanpoan arrakasta lortu duen eskupilotan oinarritutako bideojokoa
Aralar Erdozain Tafallako matematikako irakasleak sortu du euskal pilotan oinarritutako bideojokoa. Uztailean kaleratu zuen aplikazioa, eta dagoeneko 30.000 deskarga baino gehiago lortu ditu; erdiak baino gehiago, Mexikon. Android eta iPhone gailuetarako dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Erdozain, gainera, jokoa ordenagailuetara eramateko lanean ari da.
Giza papilomaren kontrako mutilentzako txertaketa-kanpaina berria abiatuko du Osasun Sailak
2027ko urtarrilean hasiko da, eta 2008an jaiotako mutilei eta 2009 eta 2014 artean jaio eta txertoa jaso ez dutenei zuzenduta dago. Lehen aldiz, Osasun Sailak SMSak bidaliko ditu kanpainaren berri emateko.
Altsasu auziak, 10 urte: "Uste dut noizbait honen atzean nor egon den jakingo dugula"
10 urte igaro dira Altsasuko auzia eragin zuten gertaerak izan zirenetik. Altsasuko Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskar baten harira, Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazte zigortu zituen. Nahiz eta gerora Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak murriztu zizkien, urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdira arteko zigorrak ezarri zizkien. Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, zigortutako gazteetako bik, gertaturikoa nola bizi izan duten azaldu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Ez dute Justizian sinisten, eta justizia kalean jasotako babesa izan zela nabarmendu dute. Azken zigortuak 2026ko martxoan amaitu zuen zigorra betetzen, baina memoriaren garrantzia azpimarratu dute.
Iparraldeko eta Frantziako lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzultzen hasi dira protesten ondoren
Ikasleen mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du astearte honetarako (urriak 13), eta Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan erabakiko dute blokeoarekin jarraitu ala ez.
Zer eskatzen dute zehazki Frantziako institutu eta unibertsitateetako ikasleek?
Hezkuntzara bideratutako baliabideak indartzea eskatzen du ikasle mugimenduak. Irakasle falta eta unibertsitatera sartzeko arazoak salatzen dituzte, besteak beste. Frantziako institutuetan, 3.700 guztira, 2,2 milioi nerabe inguruk ikasten dute.
Pailazo biral batek zalaparta eragin du Urretxun eta Zumarragan
Sare sozialetan pailazoaren irudiak zabaldu ostean, ehunka gazte haren bila atera dira aste honetan. Pertsonaia misteriotsuaren arrastorik ez, ordea. Dena dela, pailazoen fenomeno hau ez da berria, eta urtero berpizten da Halloween iristen denean.
Egunean zenbat ordu igarotzen dituzte haurrek eta nerabeek pantailen aurrean?
Adituek gehienez 120 ematea gomendatzen dute, eta, oro har, aise gainditzen dute gomendioa. Izan ere, batezbestekoa 3 ordu eta 30 minutukoa da.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Pedrosa: "Zonalde soziolinguistikoaren arabera, agian erabakiak desberdinak izan beharko lirateke"
Ikasturtea hastear denean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin hitz egin du ETBk, Hezkuntza Sailak kurtso berrirako dituen erronkak aztertzeko. Besteak beste, ikasleen gaitasunak hobetzea, segregazioarekin amaitzea eta beroaldiari aurre egiteko neurriak aipatu ditu. Gainera, hizkuntza-proiektuen koordinatzaileak jarriko dituzte zentroetan, Euskararen Institutuak ikuskatuta.
Ikasturte berria ate joka denean, familiak azken erosketak egiten ari dira
Ikasturtea hasteko egun gutxi falta direnean, familiak azken erosketak egiten ari dira. Liburuak, arropa eta eskola-materiala tarteko, ikasle bakoitzeko batez beste 500 euro inguruko gastua dakar itzulera honek.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Gernikako alkateak liburutegi berriaren alde egin du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñoren ustez, "onartezina" da okupek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Genero-arrakala, Euskadiko mugikortasunean: Gizonezkoen joan-etorrien % 46k autoa erabiltzen dute eta emakumezkoen % 50 oinez
Eguneroko joan-etorrien % 40 autoz egiten dira. 19 urtetik beherakoak mugikortasun jasangarriaren buru dira, haiek baitira bizikleta eta garraio publikoa gehien erabiltzen dituztenak.
Sei adingabe artatu dituzte bero-kolpeen ondorioz, AP-68an, Kuartango parean, autobusak matxura izan ondoren
Arazo mekanikoa 13:10 aldera jazo da, ibilgailua Zaragozarantz zihoala, trenbidearen bazterbidean geldirik geratu denean matxura baten ondorioz. Autobusean 60 pertsona inguru zihoazen, gehienak 15 urte inguruko nerabeak.
Euskal gazteen % 57k deskonexio digitalerako eskubidea aldarrikatzen dute
Nerabeei eta ongizate digitalari buruz Unicefek kaleratutako txosten batek ondorioztatu duenez, Euskadiko adingabe eta gazteen erdiak baino gehiago gogaituta daude hiperkonexioarekin. Azterlanaren datuek erakusten dute pantailak itzaltzeko beharra gero eta handiagoa dela, eta mugikorrei lotutako arrisku-jokabideak (sextinga, bikote-indarkeria digitala...) nabarmen gutxitu direla.