Genero-arrakala, Euskadiko mugikortasunean: Gizonezkoen joan-etorrien % 46k autoa erabiltzen dute eta emakumezkoen % 50 oinez
Eguneroko joan-etorrien % 40 autoz egiten dira. 19 urtetik beherakoak mugikortasun jasangarriaren buru dira, haiek baitira bizikleta eta garraio publikoa gehien erabiltzen dituztenak.
Euskadin 6,5 milioi joan-etorri izaten dira lanegunetan. Ia % 40 ibilgailu pribatuan egiten dira, baina ohiturak generoaren eta adinaren araberakoak dira, mugikortasunari buruzko Saretzen txostenaren arabera.
Hala, gizonezkoek autoa lehenesten dute, eta emakumezkoek oinez egitea hautatzen dute gehienbat. Gainera, 19 urtetik beherakoen kolektiboa mugikortasunaren buru da, haiek erabiltzen baitituzte gehien garraio publikoa eta bizikleta.
Ibilgailuak eta gidariak izenburuko ikerketako datuen arabera, EAEko eguneroko 6,5 milioi joan-etorri horietatik, biztanleko batez beste hiru bidaia egiten dira, eta hamar pertsonatik ia lauk ibilgailu pribatuan joatea hautatzen dute (ia % 40).
Ba al dago genero-arrakalarik ibilgailu pribatuaren erabileran?
Gizonezkoen % 46k ibilgailu pribatuaren alde egiten dute; emakumezkoen artean, aldiz, % 30,1ek. Halaber, emakumezkoek oinez joatea lehenesten dute; izan ere, eguneroko joan-etorrien % 50,8 oinez egiten dituzte.
Langileen ia erdiek autoa aukeratzen dute egunero lantokira joateko
Gazteek garraiobide "berdeagoak" sustatzen dituzte
Belaunaldi berrien jokabideari erreparatuta, 19 urtetik beherako gazteek garraiobide jasangarrien alde egiten dute.
Kolektibo horrek eguneroko joan-etorrien ia erdiak oinez egiten ditu (% 48,5); haiek erabiltzen dute gehien garraio publikoa (% 23,4) eta bizikleta egunero (% 3,7).
Zer eragin du adinak autoarekiko mendekotasunean?
Bizi-etapak gure hiri-mugikortasuna eta hiriartekoa markatzen ditu. 20 eta 64 urte bitartekoen ia erdiek autoa erabiltzen dute beren betebeharrak egiteko; % 48,5eko eta % 47,1eko tasak erregistratzen dira, adin-azpitaldearen arabera.
Demografiaren beste muturrean, oinezko mugikortasuna nagusi da adinekoen artean. Izan ere, datuek islatzen dutenez, 65 urtetik gorakoek beren eguneroko ibilbideen % 72 oinez egiten dituzte.
Gero eta gehiago mugitzen gara: Euskadin, eguneroko joan-etorrien kopuruak gora egiten jarraitzen du
Zergatik gidatzen dute gutxiago gazteek?
Saretzen txostenetik harago, 18-24 urte bitartekoak gidarien % 5,8 besterik ez dira Euskadin, eta % 5,4, Nafarroan, DGTren gidarien erroldaren azken datuen arabera. 65 urtetik gorakoak, berriz, erroldaren % 21,9 dira Euskadin, eta % 20,7, Nafarroan.
MAPFRE, RACC eta RACE fundazioek kaleratutako txostenen arabera, prekarietateak, soldata baxuek eta ibilgailuen prezioen igoerak —aseguruen eta erregaiaren kostuari batuta— luxuzko artikulu bihurtzen dute autoa, adin-tarte horretakoentzat.
Baldintza ekonomiko horri gehitu egin behar zaio Euskadin eta Nafarroan garraio publikoaren sarea zabala dela, eta horrek gazteei ahalbidetzen die ibilgailu pribatuaren beharrik gabe joan-etorriak egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.