Autoa, Hegoaldean: gero eta zaharragoa, dieselak nagusi jarraitzen du eta elektrikoen presentzia oso txikia da
Euskadiko eta Nafarroako turismoen batez besteko adinak bi urte baino gehiago egin du gora (ibilgailuek 12 urte dituzte, batez beste). Errekuntzakoak (diesela eta gasolina) nagusitzen dira, eta ibilgailu elektrikoen kopurua oso txikia da (% 2tik beherakoa).
Autoen zahartzeak eta geldialdi teknologikoak definitzen dute Hegoaldeko ibilgailuen parkea, Saretzen-en azken txostenaren arabera.
Ibilgailuak eta gidariak izeneko azterlanak agerian utzi duenez, euskal errepideetan dabiltzan turismoen batez besteko adinak bi urte baino gehiago egin du gora lurralde guztietan; hau da, % 20 inguru igo da azken hamarkadan.
Gaur egun, autoek 12-13 urte dituzte batez beste. Batezbestekotik gora daude Araba eta Nafarroa, 13 urte baino gehiago dituztelako horietan, batez beste. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, batezbestekoa 12 urte ingurukoa da.
Ohiko errekuntza, jaun eta jabe
Motorizazio motari dagokionez, erregai tradizionalak dira nagusi Hegoaldean: zirkulazioan dauden 10 turismotik 8k diesel edo gasolina motorrak darabiltzate. Izan ere, diesel ibilgailuak parkearen erdia dira lurralde historiko guztietan; gasolina motordun turismoak, berriz, guztizkoaren erdia baino zertxobait gutxiago dira. Mendekotasun handi horrek agerian uzten du erregai mota aldatzeko joera oso motel dabilela.
Zenbat auto elektriko ditugu gurean?
Esan moduan, errekuntza motorrak dira parkearen jabe, eta teknologia jasangarri berrien zabalkundea urria da oraindik: ibilgailu elektrikoak autoen Arabako parkearen % 1,9 baino ez dira; Gipuzkoan % 1,4 dira; Bizkaian, % 1,9, eta Nafarroan, % 1,7.
Horrek erakusten du oso gutxitan egiten dugula ibilgailu % 100 elektrikoen alde eguneroko joan-etorriak egiteko.
Ziklomotorrak dira ibilgailu zaharrenak, 17 urte baino gehiago baitituzte batez beste
Zergatik ez dute ingurumen-bereizgarririk ibilgailuen % 25ek?
Hegoaldeko lau ibilgailutik batek, gutxi gorabehera, ez du inolako ingurumen-etiketarik. Gipuzkoa da etiketarik gabeko ibilgailu horien presentzia txikiena duen lurraldea (% 22,4); Nafarroak, aldiz, tasarik altuena du (% 27,6).
Datu horien arrazoia ibilgailuen batez besteko antzinatasunean dago (12-13 urte). Zirkulatzen ari diren auto asko zaharrak dira, eta ez dituzte betetzen etiketa-sistemak eskatzen dituen gutxieneko baldintza teknologikoak eta emisioei dagozkienak.
Azken hamarkadan Bizkaian hasi da gutxien auto kopurua: % 5,9
Hainbat alde, biztanleen kopuruaren arabera
Bestalde, azterlanak nabarmentzen du herritarren kopuruak eragin zuzena duela milaka biztanleko dauden automobilen erabileran eta zenbatekoan.
Joerak agerian utzi duenez, udalerria zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da biztanleko turismo kopurua. Horrela, Bizkaiak du ibilgailuen parkerik handiena eta biztanleko ratiorik txikiena, biztanleriaren kontzentrazioari eta garraio publikoaren funtzionamendu onari esker. Nafarroak, aitzitik, biztanleko ibilgailuen ratiorik altuena du, sakabanatze geografikoaren eta landa-eremuen ezaugarrien ondorioz.
Zergatik ez da auto berririk erosten?
-Prezioa eta finantzaketaren kostua.
-Zein motorizazio mota erosi aukeratzerakoan, zalantza.
-Erakundeen laguntzen geldialdia (Renove plan ezagunak).
-"Beldurra": 2035etik aurrera errekuntza ibilgailuak saltzea debekatuko du Europak.
-Faktore demografikoa: Hegoaldeko herritarren % 24k baino gehiagok 65 urte baino gehiago dituzte, eta adin tarte horretakoek ez dute ibilgailu berririk erosten.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.