2025a amaitzeko eta 2026rako diru-laguntza gehiago izango dira auto elektrikoak erosteko
2025ean auto elektriko bat erosi duen jende asko dagokion diru-laguntza kobratu gabe geratu da Moves Plana agortu zelako baina Espainiako Trantsizio Ekologirako Ministerioak 50 milioi eman berri dizkio Eusko Jaurlaritzari eta diru hori pendiente zeuden 3.400 eskariak ixteko erabiliko da. Auto elektrikoa edo hibrido entxufagarria erosi dutenentzat zein puntu elektriko bat instalatzeko obra egin dutenentzat izango dira laguntzak. Erosle berriek ere eskatu ahal izango dute, baina abenduaren 31ra arteko epea dago diru-laguntzak eskatzeko.
2026an ibilgailu elektrikoa erostea pentsatzen ari direnentzat bada beste albiste on bat ere, Sanchezen Gobernuak 400 milioiko plan berri bat jarriko baitu indarrean. Plan horrekin, 4.500 eurora arteko laguntzak emango zaizkie erosleei. Eta orain arte ez bezala, autoa erosteko unean egingo zaie deskontua. Orain arte autoa erosi eta sei hilabete itxaron beharra zegoen diru-laguntza eskuratzeko Euskadin.
Jon Tolaretxipi Ford Easo Motorreko ordezkariak ETBri azaldu dionez, 2025ean saldu diren 100 autotatik 8 izan dira elektrikoak, eta laguntza hauei esker, 2026an 100 autotatik 20 elektrikoak izatea espero dute.
Hori bai, aditu guztiek uste dute auto elektrikoen salmenta areagotzeko ezinbestekoa dela auto elektriko txiki eta merkeagoen eskaintza handitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.