Auto elektrikoak erosteko 7.000 €-rainoko laguntzak eskatu daitezke dagoeneko
Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 abian jarri du eta 14,9 milioi euro bideratu, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta karga-puntuak erosteko dirulaguntzak emateko.
Eusko Jaurlaritzak gaur ireki du Moves III 2025 programaren dirulaguntzak eskatzeko epea. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunearen bidez, programak 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu ibilgailu elektrikoa erosteko.
Guztira, 14,9 milioi euroko aurrekontua du programak, eta honela dago banatuta: 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak erosteko erabiliko dira, eta 6,5 milioi, karga-puntuak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, egitasmoari esker, Euskadin 2.000 ibilgailu elektriko gehiago ibiliko dira.
Dirulaguntzak atzeraeraginez eskatu ahal dira, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatu ahal izango zaizkie. Hala ere, enpresek ezin izango dituzte dirulaguntzak atzeraeraginez eskatuko.
Auto zaharra ez da derrigorrean txatar bihurtu beharko, baina hala eginez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa handiagoa izango da. Hortaz, ibilgailu berriak txatartutako ibilgailu zaharra ordezkatuko badu, laguntzak gehienez ere 7.000 eurokoak izango dira, auto bakoitzeko.
Kargarako puntuak instalatzeko dirulaguntzei dagokienez, kostuaren % 70 jaso ahal izango da, eta ehunekoa handiagoa izango da talde espezifikoetan, hala nola taxilarien eta 5.000 biztanletik beherako udalerrien kasuetan. Laguntzak partikularrei, autonomoei, enpresei, administrazio publikoei eta jabe-erkidegoei zuzenduta daude, azken horiek garaje komunitarioetan enborreko aurreinstalazioak egiteko.
Mikel Jauregi Industria sailburuak azpimarratu duenez, neurriaren helburua da gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erostea erraztea eta EAEko automobilgintzari laguntzea; izan ere, sektore horrek 40.000 lanpostu sortzen ditu: "Euskadin, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 35 garraioak sortzen ditu. Ibilgailu elektrikoa gakoa da deskarbonizatzeko", esan du.
Moves III 2025 ez da bateragarria izango apiriletik martxan dagoen Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen programarekin. EGI programak dagoeneko 600 espediente izapidetu ditu, nahiz eta furgoneten alorrean eragin txikiagoa izan, sailburuak berak aitortu duenez.
Azken Moves planean, 18.000 eskaera onartu ziren: 7.800 laguntza eman ziren autoak erosteko, eta 6.700, karga-puntuak jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.