Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanera itzuli nahi duten Amurrioko Tubos Reunidoseko beharginek lantegira sartzeko autobusa izango dute asteartetik aurrera

Ostegunean, 232 langilek, CCOOk eta UGTk babestuta, greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka. Neurri horren helburua, enpresaren arabera, lanera itzuli nahi duten horiek lantokira segurtasun baldintza egokietan sartu eta irtetea da. 

(Foto de ARCHIVO)

Vista de la sede de la empresa Tubos Reunidos en Amurrio, a 30 de enero de 2026, en Álava, País Vasco (España). La empresa ha convocado a los comités de las fábricas de Amurrio y Valle de Trápaga tras el anuncio del expediente de regulación, para explicar las medidas de viabilidad y buscar mantener la actividad industrial.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30/1/2026
Amurrioko Tubos Reunidosen lantegia. Europa Press-eko artxiboko argazkia.

Lanera itzuli nahi duten Amurrioko Tubos Reunidoseko langileek autobus zerbitzua izango dute eskura asteartetik aurrera, instalazioetara sartzea eta bertatik irtetea errazteko, zuzendaritzak jakitera eman duenez.

Ostegun honetan, asnblada egin zuten Amurrioko lantegian eta 234 parte-hartzailetatik 232k greba mugagabea bukatzearen alde bozkatu zuten. Hala ere, kopuru hori, ez da iristen langile kopuru guztizkoaren herenera; 870 langile daude Amurrioko lantegian. 

232 langilek, CCOOk eta UGTk babestuta, greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESK-k ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka, horiek greba mugagabearekin jarraitzearen alde baitaude.

Tentsio giroa nagusi da Amurrion. Ostegunean egindako langileen batzarrean tentsio giroa izan zen nagusi lantegiaren sarreran. Istiluen aurkako 50 bat ertzainek sarrera zaindu zuten, grebaren aldeko piketeak bertan zeudelako .

Batzarraren ostean, grebaren kontra dauden langileek azaldu zuten egunero lanera joaten saiatuko zirela eta zuzendaritzarekin hitz egingo zutela lantegiko sarrera antolatzeko. Eskaera horri erantzunez jakinarazi du gaur zuzendaritzak autobus-zerbitzua jarriko duela langileen eskura hilaren 12tik aurrera, instalazioetara sartu eta irtetea errazteko. Ordutegiei eta ibilbideei buruzko informazioa laster jakinaraziko da.

Bien bitartean, grebarekin bat egiten duten langileek manifestazioa egin dute gaur lantegitik Amurrioko erdiguneraino. ELA, LAB eta ESK sindikatuek, lantegiko gehiengo sindikalak, ez diete baliorik eman atzo egindako batzar eta bozketari.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X