Pasaiako portuak urtean 10 milioi inbertitzea aurreikusten du, "Ardatz Atlantikoko nodo lehiakor" gisa kokatzeko
EAJren eta PSE-EEren arteko ika-mika iturri den portuaren eskumenaren transferentziaz galdetuta, Izaskun Goñi Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak adierazi du hori arlo politikoan argitu behar dela.
Merkantzien trafikoa % 25 handitu, 4,2 milioi tonara arte, eta Pasaiako portua "Ardatz Atlantikoko nodo lehiakor gisa kokatu". Hori da Pasaiako Portu Agintaritzak gaur aurkeztu duen 2025-2030 Plan Estrategikoan jasota dagoen helburu nagusia. Hori lotzeko, 2030era arte urtean 10 milioi euroko inbertsioak egitea aurreikusten dute.
Izaskun Goñi eta David Candelario Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta zuzendariak, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte planaren nondik norakoak, goizean egindako agerraldian. Esan dutenez, "finkatze eta eraldatze" aro bati "hasiera" eman nahi diote. "Funtsezkoa izango da administrazioen babesa, portuko azpiegituretan, trenbide-konexioan eta lurzoruan inbertitzeko", nabarmendu du Goñik.
Egun, 1.330 lanpostu ditu Pasaiako portuak, eta datozen lau urteotan 1.600 izatera iritsi nahi dute, 270 gehiago. Arduradunen arabera, "azpiegiturak modernizatzea", "tren konexioa hobetzea" eta "lurzorua zabaltzea" dira asmoak. Horretarako, "eragile guztien konpromisoa eta lankidetza" beharko direla esan dute. "Lehiakortasunaren, intermodalitatearen edo Ekonomia Urdinaren aldeko apustua izango dira ziklo berriaren erronkak".
Intermodalitateari dagokionez, bereziki, tren konexioak hobetzean jarri dute azpimarra. Besteak beste, Lezoko plataforma logistikaren aldeko apustua jasotzen du planak.
Eskumenari buruzko polemika
Bestalde, EAJren eta PSE-EEren arteko ika-mika iturri den portuaren eskumenaren transferentziaz galdetuta, Goñik adierazi du hori arlo politikoan argitu behar dela.
Joan den asteartean onartu zuen Pasaiako Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluak plan estrategikoa, eta Lezoko, Errenteriako eta Pasaiako alkateek aurka bozkatu zuten, eskumenaren transferentziari buruzko aipamenik ez duelako jasotzen.
Alkateen iritzian, eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku utzi gabe, ez dira iritsiko beharrezkoak diren inbertsioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.