EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea

Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.

guardia civil guardia zibila llanes hilketa matxista asesinato mahista

Llaneseko Guardia Zibilaren kuartelaren ingurua, asteazken honetan. Argazkia: EFE

Guardia zibil batek bere bikotekide ohia hil du tiroz Llanesen (Asturias). Biktima ere agentea zen eta biak bizi ziren kuartelean izan da hilketa, gaur arratsaldeko lehen orduan. 

Agiri batean, Guardia Zibilak jakinarazi du erasotzaileak emakumea tirokatu ondoren, hura artatzera joan den beste lankide bat ere larri zauritu duela. 

Antza, gizonezkoa ihes egiten saiatu da, eta ahalegin horretan ari zela, kuartelean zeuden agente batzuek aurre egin eta tiroz hil dute.

Ikerketako iturriek zabaldutako informazioaren arabera, biktima eta erasotzailea banaketa prozesuan zeuden. Bi alaba zituzten. 

Guardia Zibilak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X