HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iparraldeko eta Frantziako lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzultzen hasi dira protesten ondoren

Ikasleen mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du astearte honetarako (urriak 13), eta Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan erabakiko dute blokeoarekin jarraitu ala ez. 

Ikasleen protesta Etxepare Lizeoan, pasa den astean. Argazkia: EITB

Gaurtik aurrera Iparraldeko eta Frantziako lizeoetako ikasleak ikasgelara itzultzen hasiko dira, protestak hasi zirela hiru aste baino gehiago pasatu direnean. Nagusiki, irakasle eskasia salatzen dute. Horrez gain, irakasleen ordezkapenak betetzea eta ikastetxeetako eraikinak berritzea eskatzen dute. Ikasleak lizeoetara itzultzen hasi diren bitartean, unibertsitateetan borrokan jarraitzen dute. 

Ikasle mugimenduak beste mobilizazio egun bat iragarri du astearte honetan, urriaren 13an, eta Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan erabakiko dute blokeoarekin jarraitu ala ez. 

3.000 ordezko irakasle gehiago

Frantziako Gobernuak 3.000 ordezko irakasle aktibatu zituen pasa den astean, langile behar handiena duten lizeoetarako. 

Aste honen amaieran, ikasleek bi asteko oporraldia hasiko dute. Ondorioz, ikasleen protestetan etena aurreikusten da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X