Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Kartel irabazlea, ezkerretik hasita lehena, polemika eragin duen kartelaren ondoan. Artxiboko argazkia: Tuterako Udala | Europa Press
2026ko Tuterako Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazleari —Ana Martinezen "7 días para dejar huella" lanari— saria kendu dio epaimahaiak, sormen prozesuan adimen artifiziala erabili zela egiaztatu duelako.
Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia astelehen honetan premiaz deitutako bileran. Halaber, erabaki dute lehiaketan bigarren tokian gelditu zen Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari lehen saria ematea.
Horrez gain, accesita hutsik utzi dute, lehiaketara aurkeztu diren egile batzuek beren lanak erretiratu dituztelako eta beste kasu askotan zeinek egin dituzten zabaldu delako.
Epaimahaiaren erabakia ezagutu ondotik, polemika piztu zen kartel irabazlea adimen artifizialarekin egindakoa zegoelakoan. Hori dela eta, sumoak benetakoak ziren egiaztatzeko prozesua abiatu zuen Udalak.
Egileak sormen prozesuaren zati batean adimen artifiziala erabili zuela onartu zuen ostiralean Udalari bidalitako mezu batean, eta barkamena eskatu zuen horregatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten