Auto-ilarak deseginda, egoera bere onera itzuli da Artatzan goizean tuneletan izandako istripu baten ondoren
Moto batek istripua izan du tuneletan eta errei bat itxi behar izan dute BI-637 errepidean, Leioan, Bilborako noranzkoan eta 4 km-rainoko ilarak izan dira bertan. Motor gidaria zaurituta eraman dute erietxera. Arazoak izan dira N-1ean ere Tolosa parean eta Irunerako noranzkoan; autobus batek eta auto batek talka egin dute eta zauriturik ez badago ere, ilarak sortu dira.
Motor gidari bat zauritu da gaur goizean BI-637 errepidean Artatzako tuneletan eta Leioako norazkoan izan duen istripuan.
Auto batekin talka egin du gizonezkoak eta larrialdi zerbitzuek bertan artatu ondoren, Ospitalera eraman dute.
Zortzietarako minutu batzuen faltan gertatu da istripua, trafiko-dentsitate handia izan ohi den ordu-buelta eta puntu batean, eta auto-ilarak sortu dira.
Istripua gertatu eta minutu gutxira zabaldu ahal izan dute errei bat baina hor sortutako ilarek jarraitu dute. 09:00etan 4 kilometrokoak ziren.
09:50erako desegin dira ilarak eta atzera normaltasuna da nagusi errpide horretan.
Auto-ilarak N-1ean Tolosan
Auto baten eta autobus baten arteko istripua izan da 08:00 inguruan N-1ean Tolosan, Irunerantz eta errei bat itxi behar izan dute. Zauriturik ez badago ere, auto-ilarak sortu dira.
09:15ean ireki dute atzera itxitako erreia eta pixkanaka trafikoa bere onera itzultzen hasi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FCko entrenatzailea sexu askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean