Gomez Ulla ospitalean isolatutako beste pertsonak batek positibo eman du hantabirusagatik, baina ez du sintomarik
"Kontaktu estua" da, eta Hondiuseko agerraldiaren ostean aktibatutako miaketa "epidemiologikoari" esker aurkitu zuten.
Hantabirusaren agerraldiaren inguruko neurriak. Argazkia: Europa Press
Espainiako Osasun Ministerioak astelehen arratsalde-gauean baieztatu zuen hantabirusaren beste positibo bat atzeman dutela, Gomez Ulla Defentsa Ospitale Zentraleko berrogeialdian dauden espainiarrei egindako PCR proben ondoren.
Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Hondius gurutzaontzian izandako agerraldiaren ostean abiatutako miaketa epidemiologikoari esker aurkitu zuten kutsatutako pertsona. "Kontaktu estua" da, baina ez du sintomarik.
Isolatuta egongo da
Kutsatua "zaintza klinikopean" eta isolatuta egon da ospitalera iritsi zenetik, Alerta Goiztiarreko eta Erantzun Azkarreko Sistemaren (SIAPR) protokoloei jarraituz.
Positiboa baieztatu ostean, Goi Mailako Isolamendu Unitatera (UATAN) eraman dute, eta han egongo da "gainbegiratuta", "biosegurtasun neurriak" ezarrita. Osasun Ministerioaren arabera, bidaiariak berrogeialdian eta isolatuta daudenez, egoerak ez du arriskurik eragiten herritar guztientzat, eta ez ditu aldatzen gaur egun indarrean dauden erantzun epidemiologikoko neurriak.